Denboraldiko hilabeteak: Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria

Tomatea solanazeo familiako fruitu bat da; familia horrek 75 genero eta 2300 bat espezie biltzen ditu.

Tomatea tomate landareko fruitu bat da, amerikar jatorrikoa dena. Zehazki, Ekuador, Peru eta Txile iparraldekoa dela uste da. Europara Mexikotik ailegatu zen eta XX. mendean bere ekoizpena mundo osoan zehar zabaldu zen.

Gaur egun, Europako elikagai ohikoenetako bat da, bere aldakortasunari esker eta elikagai eta belar aromatiko ugarirekin konbinatzeko erraztasunari esker.

Ia 100 tomate barietate existitzen dira eta erabileraren, tamainaren eta formaren arabera sailkatzen dira; beti ere entsaladarako edo sukaldatzeko tomateak bereizten dira.

Fruitu oso helduak nahi izatekotan, kolore gorri bizia, azal leuna eta ukitzean bigun daudenak aukeratu behar dira. Hain heldua ez dagoen tomatea nahi izatekotan, gogorragoak daudenak eta kolore gorritik hurbil baina arrosa dutenak aukeratu behar dira. Bigunegi eta helduegi dauden tomateak eta eguzkiaren ondorioz orbanak (zurtoinetik hurbileko atal berde edo horiak) dituzten aleak baztertu behar dira. Tomatearen kalitatea bi faktoreren araberakoa da: aleen uniformetasuna eta hazkuntzako eta maneiuko akatsen gabezia.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.4 g
Gantz azido aseak 0.0 g
Gantz azido monoasegabeak 0.0 g
Gantz azido poliasegabeak 0.11 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 11.0 mg
Burdina 0.6 mg
Zinka 0.22 mg
A bitamina 82.3 ug
C bitamina 26.0 g
Azido folikoa 28.0 ug
Gatza (Sodioa) 3.0 mg
Azukreak 3.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak