Abakando-entsalada saltsa hotzekin

60 min
Plater mota: Entsaladak, Itsaskiena
Tenperatura: Hotza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
arrautzak
arrautzak
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Abakandoa 1.5 kg
Lekak 0.1 kg
Gatz fina 1.0 g
Tomate udarekara 0.25 kg
Piper berdea 0.005 kg
Albaka 2.5 g
Gatz fina 0.25 g
Ozpina 0.003 l
Ura 0.075 l
Oliba-olio 0.025 l
Maionesa 0.2 l
Ketchupa 10.0 g
Brandya 0.005 l
Zukurako laranjak 0.125 kg
Tabaskoa 0.05 ml
Gatz fina 0.5 g
Tipula 0.003 kg
Baratxuri-buruak 0.005 ud
Piper berdea 0.002 kg
Tomate birrindua 0.013 kg
Gatz fina 0.005 g
Azukrea 0.0 kg
Elaborazioa

Abakandoarentzat:

  • Abakandoa hilda badago, egosi ingeles erara 15 minutu/kikoko (egozten dagoen ur gazituan). Utzi irakinaldia berreskuratzen. Freskatu ur hotza eta izotzekin.
  • Bizirik badago, egosi ur epelean edo hil ozpina ahora botatzen.
  • Gomedagarria da zuloak estaltzea -ogi mamiarekin- hankak faltan baditu.
  • Egosi abakandoa isatsa zurruna duela.
  • Hotza dagoenean, kendu isatsaren oskola kontu handiz. Matxardak osorik atera behar dira.
  • Atera burualdeko haragia eta erreserbatu saltsa ontzeko.
  • Erreserbatu korala saltsa ontzeko. Apaindu hanka eta oskolarekin.

Guarnizioak:

  • Lekak: juliana erara moztu eta egosi ingeles erara.
  • Azenarioak: juliana erara moztu eta egosi ur kantitate gutxitan.
  • Tomate concasséa.

Saltsak:

Nahastu abakandoaren buruko haragia mahonesarekin irabiagailu edalontzi altuan. Gehitu korala + brandy tanta batzuk eta txikitu. Korala -kolorea emateko- nahikoa ez bada, tomate saltsa gehitu.

MUNTAIA

  • Jarri -plateraren erdian- leka eta azenario juliana, tomatea eta apailatu ozpin-olioarekin.
  • Moztu abakando isatsa. Gorde xaflak eta jarri barazki onduen gainean.
  • Jarri abakando pintzak alde batera, apaindu hanka eta buru erdiarekin -eman disdira olioarekin-.
  • Apailatu abakando haragia hornitutako ozpin-olioarekin, eta apaindu saltsa guztiekin.
  • Zerbitzatu hiru saltsa saltsaontzietan: gazpatxoa, hornitutako ozpin-olioa eta buerualdeko haragiz hornitutako koralezko saltsa. Apaindu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 2.86 g
Gantz azido aseak 9.43 g
Gantz azido monoasegabeak 49.93 g
Gantz azido poliasegabeak 7.43 g
Kolesterola 321.11 mg
Kaltzioa 160.81 mg
Burdina 2.51 mg
Zinka 3.16 mg
A bitamina 400.29 ug
C bitamina 54.53 g
Azido folikoa 87.72 ug
Gatza (Sodioa) 1168.24 mg
Azukreak 8.55 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.