Denboraldiko hilabeteak: Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila, Urria

Ahuakateak Mexikon, Kolonbian eta Venezuelan du jatorria. Gaur egun eskualde subtropikaletan landatzen da batez ere baita Espainian ere, Costa del Sol-en eta Kanarietan besteak beste.

Itxuraz madari bat dirudi, azal lodi eta gogorra du eta bere pulpa koipetsua da, intxaurraren zaporea gogorarazten duena. Barnean hazi bakarra du –biribila, arre argia eta 2-4 cm arteko luzerakoa - eta hau zurezko geruza mehe batek estaltzen du.

Normalean 200-400g arteko pisua izaten dute, baina badira 2 kg pisatzera irits daitezkeenak ere. Ahuakateak koipe, potasio eta A bitamina ugari ematen ditu.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.9 g
Gantz azido aseak 1.41 g
Gantz azido monoasegabeak 9.01 g
Gantz azido poliasegabeak 1.04 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 16.0 mg
Burdina 0.7 mg
Zinka 41.0 mg
A bitamina 0.0 ug
C bitamina 17.0 g
Azido folikoa 11.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 0.4 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak