30 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arraina
arraina
glutena
glutena
fruitu oskoldunak
fruitu oskoldunak
sesamo-aleak
sesamo-aleak
sulfitoak
sulfitoak
Elaborazioa

Erreboilorako:

  • Prestatu ongarri bat oliba-olio birjina estrarekin, sagar-ozpinarekin, gatzarekin eta piperbeltz zuri ehotuarekin, eta jarri biberoi batean.
  • Erreboiloari barrukiak kendu, ongailua emultsionatu eta erreboiloaren bi aldeetatik busti. Ondoren, gatzatu eta besugera batean jarri.

Goarniziorako:

  • Patata errea txingarretan:

    • Aukeratu patata txikia eta akatsik gabekoa, ondo garbitu eta aluminio-paperarekin estali.
    • Txingarren artean patata erre noizean behin bira egiten.
    • Erreta dagoenean armairu beroan mantendu zerbitzura momentu arte.

Apaingarrirako:

MUNTAIA:

  • Prestatu parrillako txingarrak, surik ateratzen ez denean eta txingarra  zuri dagoenean, zabaldu parrillan.
  • Sua biziagotu, tiroak airea emanez, eta besugera jarri, erreboiloaren tripa suari begira, parrillaren gainean, 20 cm-ko altueran. 4 minutu pasata buelta emon eta jaitsi pixka bat parrillaren altuera.
  • Atera parrillatik kontuz, azala hautsi ez dadin.
  • Plateratu eta olio errea gainetik bota.
  • Patatari mozketa bat eman gurutze bat eginez eta jarri  erromeskoaren gainean.
  • Ilar-hummusarekin quenefa bat egin eta barazki-txipak gainean jarri.
  • Apaindu tipulinarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 21.51 g
Gantz azido aseak 20.71 g
Gantz azido monoasegabeak 89.27 g
Gantz azido poliasegabeak 17.9 g
Kolesterola 33.58 mg
Kaltzioa 273.03 mg
Burdina 9.68 mg
Zinka 4.32 mg
A bitamina 365.43 ug
C bitamina 102.73 g
Azido folikoa 224.71 ug
Gatza (Sodioa) 997.48 mg
Azukreak 20.06 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.