Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Piperrautsa kolore gorriko eta hauts formako osagarria da. Zapore esanguratsua du eta piper gorriaren zenbait aldaera txikituz eta lehortuz lortzen da.

Espainiako hainbat plater tipikotan oinarrizko osagarria da piperrautsa, esate baterako, patatak errioxar erara eta olagarroa galiziar erara plateretan, txorizoarekin batera eta Extremadurako gastronomiako zenbait plateretan. Kanariar uharteetako Mojo saltsetan ere erabiltzen da.

Hiru aldaera nagusi daude:

  • Piperrauts gozoa: zapore nabarmena du, baina bere izenak adierazten duen moduan, ez da pikantea.
  • Piperrauts pikantea: zapore pikante gutxiago edo gehiago eduki dezake.
  • Piperrauts gazi-gozoa: piper aldaera jakin batzuetatik lortzen da: Jariza piperra, hain zuzen ere, Jaraiz de Vera-n (Caceres) landatzen den piperra. Nolanahi ere, antzeko emaitza lortu daiteke piperrauts gozoa eta pikantea nahasten baditugu.
Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Azukreak 34.9 g
Gatza (Sodioa) 34.0 mg
Azido folikoa 0.0 ug
C bitamina 0.0 g
A bitamina 6042.0 ug
Zinka 4.1 mg
Burdina 23.6 mg
Kaltzioa 180.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 7.1 g
Gantz azido monoasegabeak 1.4 g
Gantz azido aseak 1.9 g
Zuntza 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak