Begihandi lasagna onddoz barrubetea, patata zopan eta txipiroia

25 h
Plater mota: Itsaskiena
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Apioa
Apioa
Arraina
Arraina
Arrautzak
Arrautzak
Esnea
Esnea
Glutena
Glutena
Moluskuak
Moluskuak
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Begihandia 1.0 kg
Txipiroia 0.5 kg
Baratxuria 2.0 ud
Tipula 0.3 kg
Patata 0.3 kg
Gurina 0.05 kg
Tomate udarekara 0.5 kg
Apio zuria 0.01 kg
Tipuleta 1.0 ud
Gluco 10.0 g
Goma-xantana 2.0 g
Gatz fina 0.005 g
Azukrea 0.005 kg
Ura 1.0 l
Tomate udarekara 0.25 kg
Agar - agarra 0.002 kg
Pannacotta (Iota) Sosa 5.0 g
Baratxuria 20.0 ud
Gurina 0.09 kg
Zuringoak 2.0 ud
Errukula 10.0 g
Tipula 0.125 kg
Piper berdea 0.125 kg
Piper gorria 0.125 kg
Kuiatxoa 0.125 kg
Tomate udarekara 0.125 kg
Gatz fina 0.5 g
Elaborazioa

Lasagna prestatzeko:

  • Garbitu ondo begihaundia, ondu eta txikitu gordinik thermomixean pasta bat izan arte.
  • Luzatu pasta arrabola batekin gozogintzako bi paperen artean koipeztatuak. Hutsean ontziratu paper eta guzti.
  • Egosi 65ºC-tara 10 minutu. Erantsi.

Patata zopa prestatzeko:

  • Garbitu txipiroia, erregosi ontzeko barazkiekin (berakatza eta kipula), gehitu patata eta busti fumetarekin.
  • Egosi patata eta txipiroia bigundu arte. Behin egosita atera txipiroia eta erreserbatu barrubeta egiteko.
  • Txikitu bestea thermomixean eta gehitu: esnea + esnegaina + gurina eta gatza. Jarri puntuan.

Barrubetea prestatzeko:

  • Egin pisto bat.
  • Gehitu pistoa konfitatutako onddoei, piñazi gorrituei eta txipiroiei, fin-fin moztuta.

Behihaundi lasagnaren muntaia:

  • Moztu begihaundi laminak laukizunetan (8x4 cm).
  • Muntatu lasagna molde batean: lamina + pistoa + lamina + pistoa.

Cherry tomate konfitatuak prestatzeko:

  • Garbitu cherry tomateak. Egin azalean mozketa bat gurutze forman.
  • Galdarraztatu, freskatu ura izotzekin eta zuritu.
  • Konfitatu.
  • Erreserbatu ontzi itxi batean oliba olioarekin ondua.

Tomate esferifikazioak prestatzeko:

  • Garbitu egiteko tomateak eta txikitu tipuleta + apio + gatza  azukrea + tabaskoa + Perrins saltsarekin.
  • Bahetu tomate zukua.
  • Gehitu glukonolactato kaltzikoa eta lodigarria. Txikitu.
  • Prestatu alginato bainu bat: nahastatu 5 gr algin ur hotz litroko.
  • Jarri tomate esferak alginatoaren barruan (esferifikazio goilararen laguntzarekin). Utzi gelifikatzen minutu bat eta atera ur hotz garbi batetara.
  • Erreserbatu koipeztatuta.

Tomatedun espagetiak prestatzeko:

  • Garbitu egiteko tomateak eta txikitu gatza eta azukrearekin.
  • Bahetu tomate zukua.
  • Gehitu agar-agar eta iota. Nahastatu eta berotu 90 ºC-tara.
  • Prestatu ura + izotza bainu bat.
  • Sartu tomate nahasketa agar + iotarekin berotan, sifoiaren ahoan sartzen den tutu batean.
  • Murgildu tutua ur hotzean tomatea gelifikatzeko.
  • Sartu sifoiari N2O karga bat, sifoia hutsik dagoelarik.
  • Jarri tutuaren ahoa sifoiaren aho irteeran. Zapaldu iturria botatzen duen aireak gelifikatutako espagetia bultzatzeko.
  • Erreserbatu koipeztatutako azpil batean.

Apaintzeko:

MUNTAIA

  • Jarri lasagna azpil batean eta laberatu berotu dadin.
  • Atera lasagna bero eta estali behihaundi lamina batekin.
  • Saltseatu platera zopa beroarekin, eta plateratu lasagna gainean. Kendu plateratzeko erabili dugun uztaia.
  • Hornitu 2 cherry tomate konfitaturekin, espagetiekin, tomate esfera batekin eta alioli teila batekin,
  • Apaindu frijitutako errukula orri batzuekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 6.53 g
Gantz azido aseak 23.57 g
Gantz azido monoasegabeak 30.62 g
Gantz azido poliasegabeak 6.02 g
Kolesterola 752.05 mg
Kaltzioa 450.28 mg
Burdina 8.39 mg
Zinka 24.86 mg
A bitamina 597.47 ug
C bitamina 100.12 g
Azido folikoa 162.19 ug
Gatza (Sodioa) 1510.43 mg
Azukreak 17.58 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.