Kategoria Itsaskiak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
moluskuak
moluskuak

Molusku zefalopodo dekapodoa da; gorputz muskulutsua du, eta gorputzaren erdia baino gehiago hartzen dioten hegalak izateagatik bereizten da.

Pelagikoa eta taldekoia da, itsasertzetik gertu bizi dena. Bi urte eta 5 urte arteko bizitza du, eta irits daiteke 60 cm izatera, baina ez da batere ohikoa inguru hauetan horren handirik aurkitzea.

Kantauri itsasoan udan harrapatzen dira, eta Ipar Itsasoan, berriz, udazkenean eta neguan. Arrastean edo korainekin arrantzatzen dira, baina bigarren modu horretan gure kostaldean harrapatzen direnak dira estimatuenak.

Merkatuan freskorik, izoztuta eta kontserban saltzen dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 0.0 g
Gatza (Sodioa) 430.0 mg
Azido folikoa 5.1 ug
C bitamina 0.0 g
A bitamina 70.0 ug
Zinka 12.0 mg
Burdina 1.0 mg
Kaltzioa 78.0 mg
Kolesterola 222.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.48 g
Gantz azido monoasegabeak 0.1 g
Gantz azido aseak 0.34 g
Zuntza 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.