Barazkiz betetako erreboiloa muxilen saltsarekin

3 h
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Arraina
Arraina
Glutena
Glutena
Moluskuak
Moluskuak
Soja
Soja
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Erreboiloa 2.5 kg
Tipula 0.05 kg
Azenarioak 0.02 kg
Porrua 0.5 ud
Piper berdea 0.02 kg
Piper gorria 0.02 kg
Gari-zainzuria 0.045 kg
Onddo izoztuak 0.15 kg
Soja-saltsa 0.01 l
Erdi-hazkuntzako almeja handiak 0.25 kg
Tipula 0.2 kg
Porrua 1.0 ud
Patata 0.2 kg
Perrexila 0.03 g
Tipulina 10.0 g
Sakura Mix kimuak 0.01 kg
Elaborazioa

Erreboilorako:

  • Errebolioari barrukiak eta izpiak kenduko dizkiogu erditik hegaletaraino, goiko eta beheko solomoak elkarrekin mantenduz, sakela moduan. 
  • Solomoekin egindako sakela barrubeteko ditugu barazkiekin. Ondu egingo dugu emaitza.
  • Filmarekin babestuko ditugu solomoak eta hutsean ontziratuko ditugu.
  • Ronnerean egosiko ditugu solomoak 65ºtan 45 minutu bitartez. Abatidorean hotzituko ditugu berehala.

Barrubeterako:

  • Tipula, azenarioa eta porrua julianan sueztituko ditugu.
  • Piper berdea zein gorria julianan moztuta salteatuko ditugu zartaginean.
  • Gari-zainzuriak, julianan moztuta, galdarreztatuko ditugu.
  • Onddoak konfitatu eta xehetu julianan ere. Hornidurarako parte bat brunoisean xehetuko ditugu.
  • Barazki guztiak wok batean salteatuko ditugu berakatz eta soja saltsa txurrustada batekin. 

Saltsarako:

  • Fumet bat  martxan jarriko dugu.
  • Muxilak saltsa berdean egingo ditugu.
  • Muxilen oskolak botaqko ditugu eta muxilak eta sortutako saltsa berdea gordeko ditugu.

Apaingarrirako:

  • Perrexila xehetuko dugu.
  • Tipulinen 5 cmko hosto batzuk eta mikrobarazkiak sailkatuko ditugu.

Hornidurarako:

  • kondimentazioko barazkiekin oso xehetutako txipiroia erregosiko dugu.
  • Patata-purea egingo dugu eta oliba-olio birjina estra ontzea emango diogu.
  • Txipiroi-marmita izeneko hornidura egiteko nahastuko dugu patata-purea, txipiroi erregosia eta onddo xehetua.

MUNTAIA

  • Ronnerean berotuko dugu erreboiloa hutsean ontziratuta, 65ºtan.
  • Poltsaki asakatu eta labeko koipeztutako azpil baten laban egingo dugu 250ºtan 5 minututan.
  • Txipiroi marmitaren gainean erreboiloa ipiniko dugu eta muxilak inguratzen.
  • Saltsa berdea emango diogu emaitzari.
  • Apaingarri gisa perrexil xehetua, tipulin hostoak eta mikrobarazkiak jarriko ditugu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 28.98 g
Gantz azido aseak 10.7 g
Gantz azido monoasegabeak 22.5 g
Gantz azido poliasegabeak 10.77 g
Kolesterola 189.48 mg
Kaltzioa 786.21 mg
Burdina 27.98 mg
Zinka 11.57 mg
A bitamina 944.11 ug
C bitamina 204.96 g
Azido folikoa 753.97 ug
Gatza (Sodioa) 3374.02 mg
Azukreak 63.65 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.