Txerria txingarretan kuia-pureareakin eta dilista-entsaladarekin

2 h 30 min
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Gluten-aztarnak
Gluten-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Burudun karrea 1.25 kg
Gatz fina 3.5 g
Azenarioak 0.15 kg
Tipula 0.15 kg
Ardo zuria 0.075 l
Hondo zuria 0.75 l
Maizcrem 0.02 kg
Kuia 0.25 kg
Tipula 0.1 kg
Porrua 0.5 ud
Patata 0.125 kg
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioak 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Dilistak 0.35 kg
Mezclum mediterranea, askotariko urazak 0.05 kg
Tipuletak 0.25 ud
Piper gorria 0.05 kg
Piper berdea 0.05 kg
Ozpin-olioa 0.125 l
Elaborazioa

Errezeta honetarako honako elaborazio hauek behar dira:

  • Hondo zuria
  • Kuia-purea
  • Dilista-entsalada
  • Txerria txingarretan:
    • Kendu solomo-burua carretik. Kendu hezurrak, eta moztu. Jarri bridak. Ondu, eta koipeztatu.
    • Moztu ongailu-barazkiak paisanan (tipula, azenarioa eta baratxuria).
    • Egin hondo zuria.
    • Gorritu okel zatiak.
    • Gehitu barazkiak erdi-sueztituta.
    • Busti ardoarekin eta hondoarekin, okel piezen bolumenaren erdiraino, eta sartu labean tenperatura jaitsiz. Beharrezkoa denean eman buelta, eta busti berriro.
    • Utzi kuzinatzen okela samur-samur utzi arte, eta okelak zuku gorria askatzeari utzi arte.
    • Atera okel zatiak, eta gorde.
    • Egin saltsa bat sortu den zukua birrinduz (koipea kenduta), zukua bera  osatzen duten barazkiekin batera. Gehitu behar beste hondu zuri, jarri sutan eta loditu maizenarekin.
    • Moztu okela xerretan fianbrea-ebakitzailean eta jarri xaflatan, saltsa bota eta berotu labean.

PLATERATZEA

  • Jarri txerri-xerrak abaniko eran, 4 edo 5 ano bakoitzeko, tamaina eta lodieraren arabera.
  • Jarrri albo batean kuia-purea eta beste aldean, separatuta, dilista-entsalada.
  • Jarri txerri gainean prestatutako saltsa (txingarreztatu eta gero lortutakoa)
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.76 g
Gantz azido aseak 21.09 g
Gantz azido monoasegabeak 40.15 g
Gantz azido poliasegabeak 16.62 g
Kolesterola 162.15 mg
Kaltzioa 261.59 mg
Burdina 11.29 mg
Zinka 7.01 mg
A bitamina 624.55 ug
C bitamina 71.15 g
Azido folikoa 189.26 ug
Gatza (Sodioa) 1675.6 mg
Azukreak 17.44 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.