Ajoarriero makailaozko tartaleta

2 h 30 min
Plater mota: Arraina
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arraina
arraina
glutena
glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Bakailao glasatua 0.55 kg
Tipula 0.15 kg
Patata 0.4 kg
Enpanadilla-olatak, paketea 5.0 ud
Tomate saltsa 0.15 l
Tipula 0.05 kg
Piper berdea 0.03 kg
Tomate birrindua 0.2 kg
Gatz fina 0.07 g
Azukrea 0.0 kg
Elaborazioa
  • Egin tomate saltsa eta bizkaitarra.
  • Txikitu baratxuria, tipula, piper berdea eta pikillo-piperra  brunoisean.
  • Moztu 1 cm-ko dadotan eta frijitu patatak.
  • Konfitatu makailaoa, eta kendu azala.
  • Jarri sueztitu beharreko tipula eta baratxuria ontzi egoki batean. Ia sueztituta daudenean, gehitu piper berdea eta pikillo piperra. Utzi dena kozinatzen, kendu koipea, gehitu azalik gabeko makailao konfitatua eta izpitu. Ondoren, bukatu kozinatzen, gehitu bizkaitar saltsa norberaren gustuaren arabera, bota tomate-saltsa pixka bat, eta jarri gatz-puntuan. Azkenik, gehitu patata frijituak, eta nahasi ondo.
  • Makailaoa konfitatzeko erabili dugun olioa emultsionatu (pil-pil saltsa).
  • Bete tartaletak, ajoarriero beroarekin.

MUNTAIA

  • Bota bizkaitar saltsa pixka bat platerean, jarri tartaleta betea, eta bota pil-pila.
  • Bukatzeko perrexil pixka bat gainetik.

 

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 7.7 g
Gatza (Sodioa) 605.26 mg
Azido folikoa 91.05 ug
C bitamina 69.76 g
A bitamina 196.4 ug
Zinka 0.48 mg
Burdina 2.79 mg
Kaltzioa 145.62 mg
Kolesterola 0.26 mg
Gantz azido poliasegabeak 6.24 g
Gantz azido monoasegabeak 37.09 g
Gantz azido aseak 9.47 g
Zuntza 5.63 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.