Oilasko txingarreztatua lasto- patata eta tomatetxoekin

3 h
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Oilaskoa 1.9 kg
Gatz fina 10.0 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.75 g
Tipula 0.15 kg
Azenarioak 0.025 kg
Tomate udarekara 0.05 kg
Ardo zuria 0.05 l
Irin ahula 0.024 kg
Patata 0.5 kg
Tipula 0.06 kg
Azenarioak 0.03 kg
Porruen atal berdea 0.36 ud
Hegazti-karkasa 0.18 kg
Ura 0.9 l
Elaborazioa
  • Moztu baratxuria xerratuta, tipula paisanan, azenarioa ilargi-erdi finetan eta frijitzeko tomatea zati txikitan. Hauek txingarreztatzeko barazkiak dira.
  • Patatak zuritu eta patata-lastoa egin.
  • Oilaskoak garreztatu, tripak kendu, eta lotu.

ELABORAZIOA

  • Egin hegaztien hondo bat.
  • Sueztitu atontzeko barazkiak.
  • Tomate probentzalak egin.
  • Bota gatza eta piperbeltza oilaskoari, eta gorritu labe bero-beroan, bularkiak gora begira dituela.
  • Kanpotik gorrituta dagoenean nahasi sueztitutako barazkiekin, eta gehitu ardo zuria eta saltsa-hondoa, baina estali gabe. Eman buelta oilaskoari,labearen tenperatura jaitsi eta  egiten bukatu arte, hau da, haragiak hezurretik banandu egin behar du.
  • Atera, hotzitu eta anoatu lau zatitan.
  • Saltsa egiteko pasatu berdurak txinatar iragazkitik, eta bota marmita ertain batean. Berduren gainetik, gehitu irina (litro bakoitzeko 40 g), utzi sutan egiten, eta bota koipea kendutako zukua, eta hegaztien saltsa-hondo gehiago (behar den guztia). Utzi irakiten, pasatu irabiagailutik eta txinatar iragazkitik, eta jarri gatz-puntuan.
  • Bota saltsa  gainetik  eta berotu dena.

ZERBITZUA

  • Plateratu plater lau baten, oilaskoa saltseatu txingarreztatzeko saltsarekin. Probentzal-tomatea ondoan jarri eta ondoan lasto-patatak.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 8.31 g
Gantz azido aseak 12.21 g
Gantz azido monoasegabeak 20.82 g
Gantz azido poliasegabeak 25.26 g
Kolesterola 298.5 mg
Kaltzioa 195.96 mg
Burdina 6.4 mg
Zinka 3.66 mg
A bitamina 268.01 ug
C bitamina 74.7 g
Azido folikoa 184.07 ug
Gatza (Sodioa) 1361.8 mg
Azukreak 15.83 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.