Ahate eta porru entsalada epela antzinako ezan egindako

45 min
Tenperatura: Epela
Alergenoak
Fruitu oskoldunak
Fruitu oskoldunak
Sulfitoak
Sulfitoak
Ziapea
Ziapea
Osagaiak 5 anoentzat
Elaborazioa

Porruentzat:

  • Moztu porrua (alde zuria) 5 zm-tako zatietan, eta ingeles erara egosi (ura + gatza) 3 minutuz.
  • Kuzinatzen amaitu ahate koipean, samur egon arte. Atera porruak koipetik eta jarri gatz puntuan.

Ahatearentzat:

  • Kuzinatu ahate-koipean konfitatuta ez badago. Konfitatu erabili  baino 24 ordu arinago.

“Antigua”-ko ozpin-olioarentzat:

  • Ziapea irabiatu hegazti hondo zuriarekin eta emultsionatu intxaur olioarekin.
  • Azkenik, gehitu tomatea dadotxoetan (azalarekin) eta tipulatxa brunoisean txikituta.

Barazki bouquetarentzat: moztu porrua julianan oso fin.

Ozpin-olioarentzat.

MUNTAIA

  • Berotu banaturik porruak eta ahate-izter xerrak (mikro-uhin edo ahate koipean).
  • Jarri plateraren erdian berotutako porruak eta apailatu ziape ozpin-olioarekin.
  • Jarri ahate xerrak porruen gainean eta apailatu ozpin-olioarekin.
  • Jarri barazki bouqueta ahate xerren gainean: apailatu.
  • Apaindu platera ziape ozpin-olioarekin, murriztutako modena ozpinarekin eta ahate gelatina (konfitatzean askatutako zukua) dadoekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 76.33 g
Gantz azido aseak 15.15 g
Gantz azido monoasegabeak 11.34 g
Gantz azido poliasegabeak 19.47 g
Kolesterola 0.05 mg
Kaltzioa 1503.72 mg
Burdina 26.31 mg
Zinka 6.66 mg
A bitamina 1806.08 ug
C bitamina 508.69 g
Azido folikoa 1922.24 ug
Gatza (Sodioa) 2714.79 mg
Azukreak 178.33 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.