Usokume entsalada epela arto emultsioiarekin

45 min
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
esnea
esnea
ziapea
ziapea
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Gurina 0.15 kg
Gatz ezkatak 5.0 g
Lekak 0.15 kg
Tipulina 50.0 g
Hondo zuria 0.1 l
Ardo gorri ozpina 0.015 l
Dijon ziapea 10.0 g
Gatz fina 0.5 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.25 g
Ura 0.1 l
Hezurrak 0.03 kg
Tipula 0.01 kg
Azenarioak 0.005 kg
Porruen atal berdea 0.05 ud
Elaborazioa

Usakumerako: 

Hezurgabetu usakumea, elaborazio honetarako paparrak lortuz eta gorde gainerakoa beste elaborazio batzuetarako.

Arto emultsiorako:

  • Birrindu artoa thermomixean, abiadura handian, oso krema fina lortu arte.
  • Pasatu arto-krema metalezko sare iragazki fin batetik.
  • Jarri berriro krema thermomixean, oraingoan 50 ºC-tan erdiko abiaduran eta gehitu gurina puskatan pixkanaka, kremak hartu eta emultsionatu arte.
  • Mantendu emultsioa 5 minutuz thermomixean eta zuzendu lodiera hondo zuriarekin.
  • Jarri gatz puntuan eta eduki epel.

Entsalada epelerako:

  • Barazkiak torneatu eta ingeles erara egosi, bakoitza bere aldetik, freskatuz eta xukatuz. Bastoitxoetan edo erronboetan ere ebaki daitezke.
  • Entsalada bouqueta higienizatu.
  • Ozpin-olio frantsesa muntatu.

MUNTAIA

  • Prestatu paparrak onduta eta koipeztuta zartagin bero batean, eta utzi puntu arrosan.
  • Utzi plater batean pausatzen aluminiozko papera estalita.
  • Salteatu barazkiak oliba-oliotan xehe-xehe egindako baratxuriarekin, ondu eta erreserbatu.
  • Zabaldu platerean arto-emultsioa, gainean barazkitxo salteatuak eta albo batean entsalada-bouqueta, ozpin-olioarekin ondua.
  • Azkenik, xerratu bularkiak eta jarri abanikoan barazkien gainean.
  • Hautseztatu tipulin xehatuaz.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.76 g
Gantz azido aseak 17.89 g
Gantz azido monoasegabeak 21.37 g
Gantz azido poliasegabeak 4.15 g
Kolesterola 123.0 mg
Kaltzioa 82.06 mg
Burdina 2.53 mg
Zinka 0.83 mg
A bitamina 679.66 ug
C bitamina 30.36 g
Azido folikoa 93.38 ug
Gatza (Sodioa) 778.25 mg
Azukreak 8.33 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.