Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
arrautzak
arrautzak

Arrautz izenarekin, oiloetatik datozen arrautzez ari gara.

Arrautzek oskola, zuringoa eta gorringoa dituzte. Arrautz-oskola zuria edo marroixka izan daiteke.
Arrautzak paper garrantzitsua dauka dietan, sukaldaritzan oinarrizko osagaia da, balio-nutritibo handikoa, atsegingarria, gastronomikoki erabilera askotakoa, prestatzeko erraza, eta ezinhobea kalitate-prezio harremanari dagokionez. Kontsumitu ohi ditugun elikagaien artean nutriente dentsitate handiena du. Aipaturiko nutrienteok, gainera, gure organismorako egokiak dira.

Arrautzen pisuaren %30a gorringoak osatzen du, %60a zuringoak eta %10a oskolak. Bi arrautzeko ano batek 100 g jangarri ditu gutxi gorabehera, hau da, oskolaz gainerakoa. Osagai nutrizionalak era heterogeneoan daude banatuta, eta ezberdintasun handia dago zuringoaren eta gorringoaren artean. Gantza, kolesterola eta beste hainbat mikronutriente gorringoan daude. Zuringoan, ordea, %88 ura da eta %11 proteina, arrautza albumina gehienbat. Biak alderatuz, zeinbat mineralen eta bitamina hidrodisolbagarriren kantitatea handiagoa da gorringoan.

Nutrizio-informazioa (1.0 ud)
Zuntza 0.0 g
Gantz azido aseak 2.11 g
Gantz azido monoasegabeak 2.7 g
Gantz azido poliasegabeak 1.18 g
Kolesterola 261.0 mg
Kaltzioa 38.76 mg
Burdina 1.29 mg
Zinka 0.88 mg
A bitamina 129.2 ug
C bitamina 0.0 g
Azido folikoa 34.0 ug
Gatza (Sodioa) 100.0 mg
Azukreak 0.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak