Modenazko ozpin-oliotan eskabetxatutako untxia barazkiekin

Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Untxia 1.0 kg
Irin ahula 0.1 kg
Tipulatxa 0.5 kg
Azenarioak 0.2 kg
Kuiatxoa 0.2 kg
Ezkai 0.002 g
Gatz larria 0.002 kg
Ura 0.3 l
Perretxikoekiko arroz integralaren lapikoa 0.35 kg
Elaborazioa
  • Zuritu berakatzak, tipulatxak, azenarioak eta aurretiaz galdarraztatutako cherry tomatetxoak
  • Moztu kuiatxoa azalarekin xerra finetan eta galdarraztatu.

 Eskabetxearen elaborazioa:

  • Untxiaren aurreprestaketak: kendu burua (bota), atera eta erreserbatu giltzurrunak eta gibela. Erdibitu untxia “kanalean” eta banatu aurreko eta atzeko izterrak (hezurgabetu), eta azkenik, hezurgabetu bi solomoak hegalarekin (bildu eta banaka bridatu/ lotu).
  • Irineztatu eta frijitu oliotan gorritu arte. Oliotik atara eta erreserbatu.
  • Sartu olioan berakatza eta azenarioak, eta konfitatu 5 minutuz. Gehitu modenazko ozpin-olioa, ura (untxiaren hondoa), gatza, ezkaia, piperbeltz-aleak eta ereinotza.
  • Egosi dena 5 minutuz. Denbora igarota sartu eskabetxatutako untxia eta kuzinatu 30 minutuz.
  • Gomendagarria da: egin plateratu baino 24 ordu lehenago. Hozkailuan gorde.
  • Ez sartu eskabetxean cherry tomatetxoa eta kuiatxoa. Barazki hauek beste batzuengatik ordezkatu daitezke, garaiaren arabera: brokoli, azalore, romanesku, peniloak eta abar).

 MUNTAIA

  • Moztu solomo bakoitza sei xerratan, patatak hiru zatitan eta besoak osorik.
  • Jarri, plateraren alde batean, untxiaren hiru zati, eta beste aldean barazkiak (kipula, berakatz ale bat, tomatetxo bat eta kuiatxo xerra bat, etab.).
  • Saltseatu eta apaindu emultsionatutako eskabetxearekin, ezkai-adaxkarekin, ereinotza eta piperbeltz aleekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 41.73 g
Gatza (Sodioa) 296.52 mg
Azido folikoa 325.85 ug
C bitamina 127.86 g
A bitamina 1345.71 ug
Zinka 3.78 mg
Burdina 9.5 mg
Kaltzioa 407.56 mg
Kolesterola 92.6 mg
Gantz azido poliasegabeak 6.89 g
Gantz azido monoasegabeak 48.91 g
Gantz azido aseak 10.54 g
Zuntza 20.21 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.