Ahate eta foie kaneloia bere saltsatan

3 h
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Azenarioak 0.2 kg
Porrua 1.0 ud
Maizcrem 0.01 kg
Tipula 0.2 kg
Albaka lehorra 0.001 g
Kuiatxoa 0.1 kg
Ilar izoztuak 0.05 kg
Tipula 0.033 kg
Azenarioak 0.017 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Ura 0.5 l
Barazki-salda, hautsean 0.033 kg
Ahate-gibela 0.12 kg
Gatz fina 1.68 g
Azukrea 0.0 kg
Piperbeltz zuria, ehoa 0.12 g
Elaborazioa

Ahatea txingarreztatzeko:

  • Jarri ontzi batean ahatea gatza eta piperbeltzarekin eta oliba olioarekin ondua. Sartu labean gorritu arte.
  • Gehitu berakatza xaflatan moztuta eta azenarioa ilargi erditan moztuta. Estali eta utzi egiten 15 minutuz.
  • Erantsi porruaren zuria ilargi erditan moztuta, berriro estali eta beste 15 minutuz utzi.
  • Bota ardo zuria apur bat eta utzi murrizten 5 minutuz. Gehitu hegazti-hondoa, estali eta utzi egozketa amaitu arte (40 minutu inguru).
  • Atera ahatea, hezurgabetu eta papurtu. Erreserbatu.

Barrubetea prestatzeko:

  • Sueztitu kipula brunoisean. Ondo eginda dagoenean, gehitu ahatea eta foie-grass micuit zatikatua.
  • Egosi minutu batzuk eta ondu albakarekin.

Kaneloiak prestatzeko:

  • Egin azafrai-ore-freskua.
  • Moztu orea laukizuzenetan 7x7 cm.
  • Egosi ingeles erara.
  • Barrubete 3-4 kaneloi anoako.

Saltsa prestatzeko:

  • Koipegabetu txingarreztatzetik lortutako salda.
  • Txikitu barazkiekin batera, bahetu eta lotu arto irinarekin. 
  • Jarri puntuan gatza eta piperbeltzarekin.

Hornigaientzat:

  • Moztu azenarioa eta kuiatxoa (azala kendu gabe) dadoetan. Egosi ingeles erara.
  • Egosi ilarrak ingeles erara.

MUNTAIA

  • Berotu kaneloiak labean edo mikrouhinean film-arekin estalita.
  • Plateratu kaneloiak, saltseatu platera eta hornitu barazkiekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 7.6 g
Gantz azido aseak 6.13 g
Gantz azido monoasegabeak 8.26 g
Gantz azido poliasegabeak 3.91 g
Kolesterola 202.83 mg
Kaltzioa 173.86 mg
Burdina 6.15 mg
Zinka 3.79 mg
A bitamina 2843.09 ug
C bitamina 40.16 g
Azido folikoa 147.09 ug
Gatza (Sodioa) 4133.96 mg
Azukreak 13.62 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.