Hostorea muskuilu eta arrozaz

60 min
Plater mota: Arraina, Arrozak, Itsaskiena
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Arraina
Arraina
Esnea
Esnea
Glutena
Glutena
Moluskuak
Moluskuak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Legatz izoztua 3 zk. 0.2 kg
Perrexila 0.004 g
Azenarioak 0.1 kg
Lekak 0.1 kg
Arroza 0.125 kg
Muskuilu-alea, izoztua 0.175 kg
Irin ahula 0.05 kg
Indar irina 0.05 kg
Ura 0.05 l
Gatz fina 1.6 g
Hostorea egiteko margarina 0.1 kg
Elaborazioa

AURREELABORAZIOAK

  • Garbitu hornigairako legatza, kendu hezurra, eta zatitu dadotan.
  • Txikitu brunoisean lekak eta apaingarrirako azenarioak.
  • Garbitu muskuiluak freskoak badira, izoztuak badira birpasatu.

ELABORAZIOA

  • Prestatu oinarrizko hostorea  eta eman forma bolobanak ore-ebakitzeko batekin (2 zati anoako). Egosi 220 ºC-tan.
  • Egin sasibizkaitar saltsa bat.
  • Ireki muskuiluak lurrunetan eta atera oskoletatik freskoak badira. Xehatu zati handitan.
  • Egosi ingeles erara arroza, freskatu, eta xukatu.
  • Egosi azenarioak eta lekak ingeles erara edo lurrunetan, freskatu, eta xukatu.
  • Salteatu legatz-dadoak, sasibizkaitarrarekin ligatu eta arroza gehitu. Dena  ondo nahastu.

 

MUNTAIA

  • Hostoreak betegarriarekin bete, eta gainean muskuiluak ipini. Azkenik saltsa gainetik bota eta hostore tapak jarri.
  • Saltsa ipini plateretan eta bi hostore anoako.
  • Azenorio eta leka brunoisean, jarri daiteke apaintzeko.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 9.45 g
Gantz azido aseak 5.82 g
Gantz azido monoasegabeak 8.95 g
Gantz azido poliasegabeak 9.45 g
Kolesterola 117.03 mg
Kaltzioa 391.15 mg
Burdina 11.63 mg
Zinka 3.54 mg
A bitamina 566.5 ug
C bitamina 65.98 g
Azido folikoa 245.63 ug
Gatza (Sodioa) 653.82 mg
Azukreak 17.19 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.