Urteko txahal masail erregosiak Pedro Ximenezetan orburuekin, barrengorriekin, piperrekin, patatekin eta batatekin

3 h
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Gatz fina 2.5 g
Tipula 0.3 kg
Azenarioak 0.05 kg
Porrua 0.5 ud
Maizcrem 0.038 kg
Ardo beltza 0.05 l
Pedro Ximenez 0.05 l
Hondo zuria 0.75 l
Orburu zatikatu izoztuak 0.5 kg
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioak 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Barazki-salda, hautsean 0.038 kg
Batata 0.5 kg
Patata 0.5 kg
Gatz fina 2.5 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.25 g
Elaborazioa

Errezeta honetarako honako elaborazio hauek behar dira:

  • Labean egindako batata eta patata.
  • Orburuak egosi, barrengorriak erregosia eta ipini orburuak elkarrekin.
  • Piperrak oiloan konfitatu.
  • Egin hondo zuria.
  • Masailentzako:
    • Kendu masailei tendoiak eta gantza.
    • Gatzaz eta piperraz ondu, eta salteatu.
    • Jarri masailak beste ontzi batean erregosteko, sueztitu brunoisen moztutako barazkiak okela salteatu duzun ontzian. Honela kolorea emango diegu eta okelaren zukuak berreskuratuko ditugu.
    • Gehitu rehidratatutako  piper txorizeroaren mamia  eta bota masailen gainetik.
    • Busti ardo gozoarekin (Pedro Ximenez) eta utzi urritzen, ondoren, gehitu ardo beltza eta urritu berriro. 
    • Buzti hondo zuriarekin barazkiak estaliz, baina okela estali gabe, eta utzi kuzinatzen ontzia estalirik. Egiten den bitartean gehitu hondo zuri gehiago beharrezkoa bada.
    • Okela bigun bigun dagoenenan birrindu saltsa beharrezkoa bada.
    • Moztu masailak xerretan edo laukitan.

PRESTATZEA

  • Berotu masailak, saltsa jarri eta lagundu piperrak, orburuak, barrengorriak eta batata patatarekin batera.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 17.48 g
Gantz azido aseak 18.97 g
Gantz azido monoasegabeak 21.68 g
Gantz azido poliasegabeak 9.8 g
Kolesterola 130.06 mg
Kaltzioa 229.32 mg
Burdina 8.36 mg
Zinka 8.01 mg
A bitamina 314.5 ug
C bitamina 86.69 g
Azido folikoa 193.11 ug
Gatza (Sodioa) 4719.02 mg
Azukreak 16.31 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.