Urteko txahal masail erregosiak Pedro Ximenezetan piperradarekin eta pure patatarekin.

120 min
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
esnea
esnea
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Txahal-masaila 1.25 kg
Gatz fina 2.5 g
Tipula 0.3 kg
Azenarioak 0.05 kg
Porrua 0.5 ud
Irin ahula 0.038 kg
Ardo beltza 0.05 l
Pedro Ximenez 0.05 l
Hondo zuria 0.75 l
Brokolia 0.3 kg
Tipula 0.25 kg
Piper gorria 0.15 kg
Piper berdea 0.15 kg
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioak 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Tipula 0.033 kg
Baratxuri-buruak 0.053 ud
Piper berdea 0.02 kg
Tomate birrindua 0.133 kg
Elaborazioa
  • Kendu masailei koipea eta tendoiak.

Elaborazio hauek beharrezkoak dira:

Masailentzako: 

  • Ondu gatzaz eta piperraz haragia  eta irineztatu pixka bat.
  • Salteatu, eta jarri erregosteko erabili behar duzun ontzian.
  • Haragia salteatzeko erabili duzun ontzian, koipea kendu ondoren, sueztitu brunoisen moztutako berdurak (tipula, azenarioa, baratzuria eta porrua), kolorea emateko eta haragiaren zukuak berreskuratzeko.
  • Gehitu lukainka-piperraren mamia, behin errehidratatu eta gero.
  • Gehitu nahastura hori masailei. Berotzen direnean, busti ardo gozoarekin (Pedro Ximenez) eta utzi urritzen.
  • Ondoren, gehitu ardo beltza eta utzi urritzen berriro.
  • Busti hondo zuriarekin, berdurak estaliz, baina haragia estali gabe, eta utzi tapatuta kozinatzen. Behar izanez gero, gehitu hondo gehiago, kozinatzen ari den bitartean.
  • Haragia samur-samur dagoenean, saltsa oso fina nahi badugu,birrindu saltsa berriro.
  • Moztu masailak 3 edo 4 xerratan edo laukietan. 

Piperradarentzako:

  • Kipula , piper gorria eta piper berdea sueztitu. Tomate saltsarekin nahastu eta gorde.

PLATERATZEA

  • Berotu masailak,patata purea, brokolia  eta piperrada. Jarri plater beroan moztutako masaila, isuri saltsa gainetik eta lagundu patata purearekin, brokoliarekin  eta piperradarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 11.11 g
Gantz azido aseak 24.24 g
Gantz azido monoasegabeak 27.27 g
Gantz azido poliasegabeak 11.54 g
Kolesterola 170.66 mg
Kaltzioa 356.03 mg
Burdina 10.19 mg
Zinka 9.51 mg
A bitamina 419.52 ug
C bitamina 152.7 g
Azido folikoa 236.22 ug
Gatza (Sodioa) 453.41 mg
Azukreak 18.71 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.