Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Maiatza, Ekaina, Urria, Azaroa, Abendua

Kruziferoen familiako belarki bat da, lore-elkarte batean (tamaina handiko erdiko batean eta alboko txikiagotan) bukatutako zurtoin motz eta tente batez, hainbat hostoz eta albo-lorez eratua. Hain zuzen ere lore-elkarte hori (infloreszentzia hori) jaten da. Azalorearena baino lasaixeagoa izaten du, berdexka, grisaxka edo morea.

Jatorriz Mediterraneokoa eta Asia Txikikoa da. Badaude Kristau Aroa baino lehen lantzen zeneko aipamenak, historiako testuetan. Oso ezaguna izan da Italian (Erromatar Inperiotik bertatik) eta Frantzian, non jadanik XVI. mendeaz geroztik landu izan baita. Baina Ingalaterran, esate baterako, ez zuten ezagutzen duela mende batzuk arte. Gaur egun, bai Europako eta bai Estatu Batuetako hainbat herrialdetan lantzen dute.

Gainerako kruziferoek bezala, brokoliak garrantzi handia du nutrizio aldetik, bitamina kopuru handia dauka-eta. Zehazkiago esateko, nahiko aberatsa da A probitaminan (batez ere beta karoteno moduan), C bitaminan eta azido folikoan; izan ere anoa batek (200 g) egun bakoitzerako gomendatzen den C bitaminaren hiru halako eta azido folikoaren erdia baitauka.

Aberatsa da, orobat, mineraletan (potasioa, kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta burdina), zuntzetan eta elementu fitokimikoetan (horien artean glukosilonatoak, isotiozianatoak eta indola gailentzen dira)

Horiez gain, sufre proportzio handi samarra du brokoliak, eta mikrobioen eta intsektuen aurkako propietatez hornitzen du horrek, barazki hauek egosterakoan botatzen duten usain handiaz gain.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 3.0 g
Gantz azido aseak 0.02 g
Gantz azido monoasegabeak 0.01 g
Gantz azido poliasegabeak 0.17 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 93.0 mg
Burdina 1.7 mg
Zinka 0.6 mg
A bitamina 69.0 ug
C bitamina 87.0 g
Azido folikoa 90.0 ug
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azukreak 1.5 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak