Orburu eta otarrainxken entsalada epela barazkiekin

50 min
Plater mota: Pintxoak
Tenperatura: Epela
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Orburua 1.2 kg
Otarrainxka 0.4 kg
Azenarioak 0.1 kg
Romaneskua 0.1 kg
Brokolia 0.1 kg
Perrexila 1.0 g
Elaborazioa

 Errezeta hau egiteko hurrengo elaborazioak beharrezkoak dira:

Ragout-arentzat:

  • Egosi orburuak salda zurian, ingeles erara edo hutsean ontziratuta.
  • Banatu azalore, brokoli eta romanescu loreak, eta egosi (banatuta) ingeles erara.
  • Atera bolatxoak azenarioari eta egosi lurrunetan edo uretan.
  • Zuritu tomateak, kendu haziak eta moztu dadotxoetan. Beste barazki batzuk erabili daitezke: lekak, cherry tomatetxoak, soja kimuak…
  • Moztu berakatza eta perexila brunoisean.
  • Zuritu otarrainxka gordinak, kendu hestea (apaintzeko isatsa utzi).
  • Egin fumeta barazkiekin eta otarrainxken oskolekin. Egosi 10 minutu.

Barazki bouquetarentzat eta ozpin-olioa.

MUNTAIA

Ragout-a egiteko ondoko ordena jarraitu:

  • Berotu olioa, gehitu otarrainxkak eta salteatu. Gehitu berakatza + ozpin tanta batzuk (aukeran) + irina + fumeta + goarnizioak (azalorea, brokolia, etab.). Jarri gatz puntuan.
  • Egosi estalita minutu bat, apaindu perexilarekin, eta zerbitzatu.

Plateratzeko:

  • Jarri ragout-a eta barazki-bouqueta plater sakon batean; salteatu eta apaindu.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 9.1 g
Gantz azido aseak 2.81 g
Gantz azido monoasegabeak 15.99 g
Gantz azido poliasegabeak 2.13 g
Kolesterola 75.3 mg
Kaltzioa 178.46 mg
Burdina 3.64 mg
Zinka 2.48 mg
A bitamina 308.81 ug
C bitamina 66.53 g
Azido folikoa 131.62 ug
Gatza (Sodioa) 261.58 mg
Azukreak 4.55 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.