Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Pipermorroa ohikoa da gure merkatuetan eta gure mahaietan. Piper haragitsua da eta gozoa (batzuk beste batzuk baina gehiago, heldutasuna kolorearen arabera jakin dezakegu). Solanazeoen familiakoa da, hain zuzen ere Capsicum annuumm espezieko Grossum aldaera.

Pipermorroa, globo-itxurako baia bat da, baina piper pikantea ez bezala, zeina espezia edota osagarri modura erabiltzen baiten, pipermorroa barazki bat balitz bezala kontsumitzen da. Munduko ia herrialde guztietan jaten da pipermorroa, gordinik nahiz prestatuta.

Piperrak bai berde daudela, baita heldu daudenean ere jan daitezke. Pipermorroiak kolore askotakoak izan daitezke, berdeak, horiak, laranjak eta gorriak dira ohikoenak eta ezagunenak, baina kolore zuria eta purpura kolorea dutenak ere badaude. Piper horien arteko desberdintasuna haien heltze egoera, zaporea eta osagarriak dira.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Zuntza 1.5 g
Gantz azido aseak 0.1 g
Gantz azido monoasegabeak 0.01 g
Gantz azido poliasegabeak 0.2 g
Kolesterola 0.0 mg
Kaltzioa 9.0 mg
Burdina 0.3 mg
Zinka 0.2 mg
A bitamina 630.0 ug
C bitamina 41.0 g
Azido folikoa 11.0 ug
Gatza (Sodioa) 40.0 mg
Azukreak 2.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak