Itsasapo eta itsas-fruituen entsalada

45 min
Plater mota: Itsaskiena, Entsaladak, Arraina
Tenperatura: Hotza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
arrautzak
arrautzak
arraina
arraina
moluskuak
moluskuak
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Zapoa 0.5 kg
Gatz fina 3.0 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.5 g
Otarrainxka 0.2 kg
Perrexila 3.0 g
Letxuga 0.1 ud
Maionesa 0.2 l
Ketchupa 10.0 g
Brandya 0.005 l
Zukurako laranjak 0.125 kg
Tabaskoa 0.05 ml
Gatz fina 0.5 g
Elaborazioa

Zapoa egiteko:

  • Garbitu zapoa eta atera xerrak. Egin 250 g-ko zatiak gutxi gorabeherea.
  • Bildu zapoa sukaldeko film batean, gatzez eta piperbeltz zuriaz onduta. Ondo estututako zilindroak egin.
  • Zilindroak uretan egosi, bor-bor motelean, 10–12 minutu eta, ondoren, ur eta izotzetan freskatu.
  • Platerean ateratzeko orduan egin 0,5 cm-ko zapo-medailoiak, anoako 6 unitate.

Otarrainxkak egiteko:

  • Egosi otarrainxkak ingeles erara (ur gazitan irakiten), anoako 3 unitate. Buztana kendu gabe otarrainxkak zuritu eta ozpin-olio leun batean gorde.

Txirlak egiteko:

  • Txirlak ondo garbitzeko, sartu bi ordu uretan gatz larriarekin.
  • Garbitu izan dezaketen gatz soberakina kentzeko, eta ondoren hozkailuan sartu. Txirlak ez irekitzeko elkarren artean ondo estutu.
  • Zerbitzatzeko txirlak lurrunetan ireki, eta ondoren platereratu, hiru unitate anoako.

Saltsak egiteko:

PLATERERATZEA

  • Jarri plateraren albo batean barazki-buketa jarri, eta bestean uraza eta txikoria.
  • Ondu uraza eta txikoria ozpin-olioarekin, jarri gainean zapo-medailoiak, eta horien ondoan otarrainxkak eta txirlak.
  • Gaineratu zapoari saltsa arrosa eta apaindu izokin-arraba eta xehatutako perrexilez.
  • Ondu barazki-buketa eta txirlak ozpin-olioarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 2.48 g
Gantz azido aseak 5.69 g
Gantz azido monoasegabeak 29.43 g
Gantz azido poliasegabeak 4.96 g
Kolesterola 171.83 mg
Kaltzioa 150.35 mg
Burdina 3.96 mg
Zinka 2.21 mg
A bitamina 101.21 ug
C bitamina 30.14 g
Azido folikoa 79.74 ug
Gatza (Sodioa) 1095.28 mg
Azukreak 3.67 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.