Foie grasarekin betetako galeper-entsalada

60 min
Plater mota: Hegaztiak, Entsaladak
Tenperatura: Hotza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arraina
arraina
moluskuak
moluskuak
sulfitoak
sulfitoak
Elaborazioa

Galeperrentzat:

  • Galeperrak garbitu lumak eta orratzak kenduz. Burua kendu.
  • Hezurgabetu galeperrak bularkitik hasita.
  • Zabaldu irekitako galeperra eta ondu piperbeltz eta gatzez. Ondoren gaineratu galeperrari foie grass zati bat eta egositako azenario txotx batez egindako betegarria.
  • Bildu hainbat aldiz filmarekin galeper betea, galantina zilindro bat eginez. Egosi uretan kontzentrazio bidez 20 bat minutu, borborka ari dela, baina oso suabe.

Hornigaiak:

Dekoratzeko eta maneatzeko:

  • Prestatu oinarrizko ozpin-olio bat prestatu barazki-buketarentzat.
  • Porruaren zati zuria julianan ebaki eta frijitu. Paper xurgatzailearen gainean utzi gehiegizko olioa kentzeko.

PLATERERATZEA

  • Ebaki galantina bakoitza 10- 12 xerratan gutxi gorabehera.
  • Salteatu belarri landuak, eta jarri plateraren albo batean.
  • Jarri galeperrak perretxikoen gainean.
  • Jarri plateraren beste alboan barazki-buketa eta ondu oinarrizko ozpin-olioarekin.
  • Forma eman ketuen tartarrari uztai edo koilara batekin eta jarri buketaren ondoan.
  • Platera apaintzeko ipini galeperraren gainean porru frijitua.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.98 g
Gantz azido aseak 10.29 g
Gantz azido monoasegabeak 32.9 g
Gantz azido poliasegabeak 17.0 g
Kolesterola 109.44 mg
Kaltzioa 81.08 mg
Burdina 7.96 mg
Zinka 2.72 mg
A bitamina 2699.85 ug
C bitamina 26.29 g
Azido folikoa 81.69 ug
Gatza (Sodioa) 1778.66 mg
Azukreak 5.96 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.