Barazki kaneloiak kalabaza kremarekin

75 min
Begetarianoentzat egokia
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Iraila
Alergenoak:
glutena
glutena
esnea
esnea
Arrautza-aztarnak
Arrautza-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Kaneloiak 16.0 ud
Tipula dadoak 0.075 kg
Kuiatxoa 0.2 kg
Azenario-dado 0.1 kg
Tipula 0.1 kg
Kalabaza dadotan 0.3 kg
Patata 0.15 kg
Arroza 0.04 kg
Gatz fina 3.75 g
Margarina 0.011 kg
Irin ahula 0.011 kg
Piperbeltz zuria, ehoa 0.03 g
Intxaur muskatuaren hautsa 0.03 g
Gatz fina 0.75 g
Tipula 0.2 kg
Azenarioak 0.1 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Perrexila 0.002 g
Ura 1.0 l
Elaborazioa

Egin betegarria:

  • Zuritu eta ebaki baratxuria, tipula eta azenarioa brunoisean.
  • Txikitu kuiatxoa zuritu gabe 1 cm-ko dadotan.
  • Garbitu eta txikitu barrengorriak brunoisean.
  • Sueztitu berakatza, tipula eta azenarioa, gehitu barrengorria eta kuiatxoa. Utzi geroko eta bexamalarekin ligatu.
  • Egin 60 g/l-ko bexamel saltsa bat.
  • Puntuan jarri eta hoztu.
  • Kaneloiak ingeles erara egosi eta ekilore-olioarekin aurrez koipeztatutako plaketan zabaldu.
  • Bete kaneloiak, bildu fartsarekin tututxoak eginez. Utzi geroko.

Kuia krema egin:

  • Prestatu barazki hondo bat.
  • Txikitu tipula julianan.
  • Zuritu eta ebaki kuia paisana handian, galdarraztatu.
  • Zuritu eta apurtu patata. 
  • Sueztitu tipula, gehitu arroza, patata kraskatua eta busti barazki-hondoarekin.
  • Utzi dena gutxi gorabehera ordu erdiz irakiten.
  • Egosaldiaren amaieran, kuia  galdarraztatua gehitu.
  • Irabiagailutik pasa, iragazi eta puntua eman.

PLATERATZEA

  • Berotu labean kaneloiak erretilu batean krema apur batekin.
  • Plater hondoan, bota kuia-krema apur bat eta jarri kaneloiak gainean.
  • Berriro labean sartu gainerretzeko.
  • Platereratu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 8.77 g
Gantz azido aseak 4.75 g
Gantz azido monoasegabeak 1.31 g
Gantz azido poliasegabeak 2.52 g
Kolesterola 6.63 mg
Kaltzioa 207.49 mg
Burdina 3.29 mg
Zinka 0.97 mg
A bitamina 629.47 ug
C bitamina 129.26 g
Azido folikoa 129.9 ug
Gatza (Sodioa) 638.92 mg
Azukreak 21.18 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.