Pasta ebakita egosi

15 min
Plater mota: Pastak
Tenperatura: Hotza, Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Elaborazioa
  • Ura irakiten ipini gatzarekin marmita edo marmita ertain baten, 10 litro ur  pasta kilo bakoitzeko ipini.
  • Gehitu pasta, xaflatan izanez gero banan banan sartu eta eragin itsats ez dadin.
  • Utzi egosten hamar minutuz gutxi gora behera, pasta motaren arabera eta gustuaren arabera. Sarritan mugitu behar da itsats ez dadin.
  • Zuzenean erabiltzeko, xukatu eta nahastu saltsa eta hornigaiarekin.
  • Geroko izanez gero, freskatu ur hotzean, xukatu eta koipeztatu apur bat eta gorde hotzean film paperaz estalita.