Abakando eta patata berri fruitu lehor oliospinare

60 min
Plater mota: Pintxoak
Tenperatura: Hotza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
fruitu oskoldunak
fruitu oskoldunak
sulfitoak
sulfitoak
Elaborazioa

Errezeta honetarako hurrengo elaborazioak behar dira:

  • Barazki frijitu chip-ak egiteko: moztu porrua eta azenarioa julianan.
  • Barazki bouquetarenzat
  • Fruitu-sikuen ozpin-olioarentzat
  • Abakandoarentzat:
    • Abakando hilda badago, egosi (ingeles erara) ura eta gatza askorekin. Irakinaldia berreskuratzean, egosi 15 minutu kiloko eta freskatu berehala ura eta izotzetan.
    • Abakandoa bizirik badago, epela dagoen uretan egosi daiteke; edo abakandoaren ahora ozpina botaz hil.
    • Abakandoaren zuloak estaltzea komeni da (hanken falta) ogi-mamiarekin.
    • Egosi abakandoa isatsa goilara batez lotua duelarik, isatsa zuzen gera dadin.
    • Hotz dagoenean, kendu oskola isatsari kontu handiz. Pintzak osorik atera behar dira.
    • Atara haragia buru aldetik, eta gorde saltsa ontzeko.
    • Korala badu, gorde saltsarentzat.
    • Erreserbatu hankak eta buru aldeko oskola apaintzeko.
    • Xerrak atera isatsari.
  •  Patatentzat:
    • Egosi patatak, hozten utzi eta zuritu.
    • Moztu 1x1 zm-tako karratutxuetan.

MUNTAIA

  • Egin pila bat plateraren erdian patata dadoekin eta bouquetarekin.
  • Apailatu ozpin-olioarekin.
  • Jarri abakando medaloiak, pintzak eta saltseatu ozpin-olioarekin.
  • Apaindu barazki frijituekin eta abakando hankekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 2.34 g
Gantz azido aseak 1.98 g
Gantz azido monoasegabeak 11.01 g
Gantz azido poliasegabeak 3.05 g
Kolesterola 34.26 mg
Kaltzioa 46.21 mg
Burdina 1.13 mg
Zinka 0.96 mg
A bitamina 276.14 ug
C bitamina 13.85 g
Azido folikoa 31.31 ug
Gatza (Sodioa) 529.77 mg
Azukreak 3.12 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.