Urteko txahal masail erregosiak Pedro Ximenezetan patatekin, alberjiniarekin, piper gorriarekin eta tipulina glasatuarekin

120 min
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Gatz fina 2.5 g
Tipula 0.3 kg
Azenarioak 0.05 kg
Porrua 0.5 ud
Irin ahula 0.038 kg
Ardo beltza 0.05 l
Pedro Ximenez 0.05 l
Hondo zuria 0.75 l
Alberjiniak 0.15 kg
Piper gorria 0.15 kg
Ura 0.75 l
Hezurrak 0.225 kg
Tipula 0.075 kg
Azenarioak 0.038 kg
Porruen atal berdea 0.375 ud
Patata 0.6 kg
Oleiko askoko olioa 0.25 l
Elaborazioa
  • Egin hondo zuria.
  • Kendu masailei tendoiak eta gantza.
  • Gatzaz eta piperraz ondu, irineztatu apur bat eta salteatu.
  • Jarri masailak beste ontzi batean erregosteko.
  • Sueztitu brunoisen moztutako barazkiak okela salteatu duzun ontzian. Honela kolorea emango diegu eta okelaren zukuak berreskuratuko ditugu.
  • Gehitu rehidratatutako  piper txorizeroaren mamia  eta bota masailen gainetik.
  • Busti ardo gozoarekin (Pedro Ximenez) eta utzi urritzen, ondoren, gehitu ardo beltza eta urritu berriro. 
  • Buzti hondo zuriarekin barazkiak estaliz, baina okela estali gabe, eta utzi kuzinatzen ontzia estalirik. Egiten den bitartean gehitu hondo zuri gehiago beharrezkoa bada.
  • Okela bigun bigun dagoenenan birrindu saltsa beharrezkoa bada.
  • Moztu masailak xerretan edo laukitan.
  • Garnizioko barazkietarako:
    • Gorritu zuritutako tipulinak sartagin batean edo labean. Jarri plaka batean urarekin, azukrearekin eta olio apur batekin eta utzi egiten labean edo sutan. Bigun daudenean utzi gorritzen eta gorde.
    • Gorritu alberjinia xerrak plantxan oilo apur batekin eta amaitu prestakina labean .
    • Erre koipeztutako pipermorroak labean tenperatura altuan. Labetik ateratzean estali itzazu 10 minutuz eta ondoren zuritu, pipitak kendu eta moztu tiratan.
    • Frijitu makilatan moztutako patatak.

PRESTATZEA

  • Berotu masailak, saltsa jarri eta lagundu barazkiekin eta espainar erara frijitutako patatekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 8.03 g
Gantz azido aseak 29.17 g
Gantz azido monoasegabeak 51.21 g
Gantz azido poliasegabeak 12.72 g
Kolesterola 195.18 mg
Kaltzioa 221.12 mg
Burdina 9.3 mg
Zinka 10.68 mg
A bitamina 347.08 ug
C bitamina 58.55 g
Azido folikoa 186.82 ug
Gatza (Sodioa) 605.7 mg
Azukreak 17.96 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.