Ahate-papar errea ahabi-saltsarekin eta mertxika purearekin

50 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza frantsesa
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Martxoa
Alergenoak:
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ahate-magreta 1.0 kg
Mertxika 0.6 kg
Kanela-txotxa 0.5 ud
Azukrea 0.1 kg
Ahabia izoztua 0.25 kg
Oporto Bandeira ardoa 0.01 l
Tipulina 2.0 g
Gatz ezkatak 3.0 g
Hegazti-karkasa 0.075 kg
Tipula 0.025 kg
Azenarioak 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.125 ud
Ardo beltza 0.025 l
Ura 0.5 l
Elaborazioa

Ahate-paparrerako:

  • Parraren gantzan ebaketak egin erromboak lortu nahian. Plantxan gantzaren aldetik markatu paparra eta laberako azpil baten gorde zerbitzurako.

Mertxika purerako:

  • Mertxika purerako ur, azukre eta kanela-zotz batekin egosi mertxika. Egosi ostean, xukatu emaitza eta birrindu mertxika. Egositako ur behar beste gehitu mertxikari, purean nahi dugun loditasun puntua lortzeko. Maribainuan gorde zerbitzurako. Tipulina xehetu fin-fin purea apaintzeko zerbitzatzerakoan.

Ahabi-saltsarako:

  • Ahabi-saltsarako ahabien parte abat birrindu azukrearekin eta sutean utzi pittin bat gutxiagotzen Maribainuan mantendu zerbitzurako. Ahabi ale batzuk gorde saltsa apaintzeko.

Oporto-Saltsarako:

  •  Ondo ilun batekin Demiglace bat egin. Karamelo ori bat egin eta horren gainean Oporto ardoa eta pittin bat demiglace jarri. Urritzen utzi eta gorde  Maribainuan zerbitzurako.

MUNTAIA

  • Paparraren anoa xehetu 2cm-ko tiretan eta labean jarri amaitzen 180 ºC-tan. Gutxi eginda egon behar da. Mertxikaren purea eta ahabi eta Oporto saltsak plateratze gunera hurbildu. Mertxikaren purea plateraren albo baten platerratu.
  • Oporto saltsa platerean jarri eta horren gainean egindako paparra jatorrizko forma mantenduz. Malko bat egin ahabiaren saltsa eta ahabi ale batzuekin apaindu egin hari bat eginez. Mertxikaren pureak tipulin xehetua apaingarri gisa jarri.. Paparrari maldon gatza bota gainetik.  
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 5.74 g
Gantz azido aseak 7.85 g
Gantz azido monoasegabeak 11.6 g
Gantz azido poliasegabeak 5.91 g
Kolesterola 150.0 mg
Kaltzioa 74.36 mg
Burdina 5.51 mg
Zinka 5.68 mg
A bitamina 233.17 ug
C bitamina 36.86 g
Azido folikoa 98.4 ug
Gatza (Sodioa) 179.36 mg
Azukreak 32.41 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.