Onddo eta zigalatxoen entsalada epela

50 min
Tenperatura: Epela
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Zigala 0.5 kg
Onddo izoztuak 0.5 kg
Azalorea 0.1 kg
Brokolia 0.1 kg
Romaneskua 0.1 kg
Kuiatxoa 0.1 kg
Elaborazioa

Zigalentzat:

  • Kendu burua, banatu pintzak (zigalaren haginak) eta egosi minutu bat lurruneko egoskailuan. Erreserbatu burua fumetarentzat.
  • Zuritu gorputza, isatsaren azken artikulazioa utziz.
  • Kendu hestea eta gatzondu. Jarri 2 ale anoako.

Onddoentzat:

  • Banatu onddoaren oina txapeletik, eta moztu banatuta ebakitze makinan. Erreserbatu puntak.
  • Estali zigalen isatsa onddorekin.

Barazkientzat:

  • Banatu azalore, brokoli, romanescu… loreak eta egosi (bereiztuta) ingeles erara.
  • Moztu xaflatan kuiatxoak azalarekin.
  • Zuritu cherry tomatetxoak.

Fumetarentzat:

  • Egin fumeta zigalen buruak eta oskolekin + barazkiak. Egosi 10 minutu.

MUNTAIA

Ragout-arentzat ondoko ordena jarraitu:

  • Txikitu berakatza eta perexila brunoisean.
  • Gatzestatu zigalak eta salteatu, erreserbatu.
  • Berotu olioa, saltetatu barrengorriak + barazkiak + berakatza + irina + fumeta, eta jarri gatz puntuan.
  • Egozten utzi minutu bat. Apaindu perexilarekin. Zerbitzatu.

Plateratzea:

  • Jarri ragout-a pater sakon batean eta gainean zigalak.
  • Apaindu platera onddoen saltsarekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 4.71 g
Gantz azido aseak 0.48 g
Gantz azido monoasegabeak 0.61 g
Gantz azido poliasegabeak 1.66 g
Kolesterola 57.01 mg
Kaltzioa 61.59 mg
Burdina 2.32 mg
Zinka 1.94 mg
A bitamina 55.04 ug
C bitamina 55.14 g
Azido folikoa 80.01 ug
Gatza (Sodioa) 370.23 mg
Azukreak 3.07 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.