Indiolar-izter txingarreztatuak barrengorriekin eta patata purearekin

120 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Esnea
Esnea
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Baratxuria 1.0 ud
Tipula 0.15 kg
Azenarioa 0.025 kg
Tomate udarekara 0.05 kg
Piper berdea 0.025 kg
Ardo zuria 0.05 l
Barrengorri-xerrak, lata 0.25 kg
Tipula 0.033 kg
Azenarioa 0.017 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Ura 0.5 l
Tipula 0.05 kg
Azenarioa 0.025 kg
Porruen atal berdea 0.3 ud
Ura 0.75 l
Elaborazioa

 Txingarreztatzea egiteko:

  • Zatitu eta sueztitu ongailutarako barazkiak: baratxuria xerratan, tipula paisana erara, azenarioa ilargi-erdi finetan, udare-tomatea laurdenetan eta piper berdea eraztun finetan.
  • Barrengorriak laurdenetan moztu eta salteatu.
  • Bota gatza eta piperbeltza izterrei eta gorritu labe oso beroan (210 ºC), kanpotik gorrituta daudenean sueztitutako barazkiak gehitu izterrei, baita ardo zuria eta egazti hondoa ere, baina estali gabe. Eman buelta izterrei, labearen tenperatura jaitsi (180 ºC) eta utzi egosten guztiz egin arte, haragiak hezurretik banandu behar du.
  • Izterrak atera.
  • Txingarreztatzearen saltsa egiteko: plaketan gelditzen dena iragazi, txino batekin barazkiak bananduz eta azken hauek kazola batean ipini.  Barazkien gainetik irina bota (40 g/l), utzi sutan kozinatzen eta kopiea kendutako zukua eta hegazti hondoa bota, beharrezko kantitatera iritsi arte, irakiten utzi, xehetu, txinotik pasa eta puntuan jarri.
  • Izterrei saltsa bota, barrengorriak gehitu eta berotu dena elkarrekin.

MUNTAIA

  • Plateratu plater lau batean, gainetik saltseatuta eta ondoan patata purea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 9.94 g
Gantz azido aseak 9.45 g
Gantz azido monoasegabeak 10.06 g
Gantz azido poliasegabeak 8.92 g
Kolesterola 224.11 mg
Kaltzioa 279.36 mg
Burdina 8.58 mg
Zinka 5.86 mg
A bitamina 365.74 ug
C bitamina 76.56 g
Azido folikoa 224.6 ug
Gatza (Sodioa) 853.86 mg
Azukreak 18.62 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.