5 h
Osagarriak: Hondoak
Plater mota: Okelak
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
arrautzak
arrautzak
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Ura 3.0 l
Tipula 0.2 kg
Azenarioak 0.1 kg
Porrua 0.4 ud
Hezurrak 0.4 kg
Erramua 0.1 g
Ezkai 0.2 g
Tipula 0.06 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Zuringoak 1.0 ud
Gatz fina 2.0 g
Elaborazioa

Kontsome prestatzeko:

  • Moztu tipula xerratan eta azenarioa eta porrua zati handitan.
  • Garbitu eta moztu hegaztiaren hezurrak.
  • Haragi-zatiak garbitu eta koipea kendu. Zati berdintsutan moztu.
  • Tipula-xerrak plantxan egin.
  • Jarri osagai guztiak (barazkiak, hezurrak eta haragi zatiak) eltze batean piper-beltza, erramu eta ezkaiarekin, urez bete eta irakiten jarri.
  • Sua jaitsi, gehiegi irakiten badu uhertu egin daiteke eta.
  • Jarri irakiten su motelean hiru edo lau orduz, iragazi eta hozten utzi.

Kontsome gardentzeko:

  • Xehatu tipula eta porruaren zati berdea brunoise eran.
  • Xehatu gantz gabeko aragia.
  • Nahastu haragi xehatua, brunoise eran moztutako porru eta tipula eta, banaka-banaka, zuringoak bola bat sortu arte.
  • Sartu haragi-bola kontsome hotzean eta hautsi ondo nahastu arte.
  • Su motelean jarri eta utzi berotzen  gardentzeko bola pixkanaka ur azalean mamitzen den arte.
  • Irakiteko zorian dagoenean izotz-puskak gehitu daitezke irakin ez dezan.
  • Bola ur azalean mamitzen denean sua amatatu eta utzi jalkitzen zenbait minutuz.
  • Iragazi bustitako artileki baten bitartez.
  • Gatz puntuan jarri.

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 3.69 g
Gantz azido aseak 6.78 g
Gantz azido monoasegabeak 7.45 g
Gantz azido poliasegabeak 1.43 g
Kolesterola 49.6 mg
Kaltzioa 127.35 mg
Burdina 3.52 mg
Zinka 2.89 mg
A bitamina 289.44 ug
C bitamina 28.04 g
Azido folikoa 88.44 ug
Gatza (Sodioa) 234.05 mg
Azukreak 7.73 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.