Zitrikoen oliozpinetan marinatutako hegaluze entsalada epela

60 min
Plater mota: Arraina, Entsaladak
Tenperatura: Epela
Alergenoak
Arraina
Arraina
Soja
Soja
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Hegaluzea 0.5 kg
Sagar gorria 0.1 kg
Zukurako laranjak 0.1 kg
Limoia 0.1 kg
Errukula 50.0 g
Soja-kimuak 0.01 kg
Azukrea 0.1 kg
Ura 0.1 l
Golden sagar ertaina 0.1 kg
Laranja 0.1 kg
Elaborazioa

Hegaluzearentzat:

  • Garbitu hegaluzea eta atera 4 solomoak eta mendrezka (azken hau, beste elaborazio baterako gordeko dugu).
  • Moztu solomoa 1 zm-tako lodierako xaflatan.
  • Hegaluzea erre baino 30 minutu arinago, ozpin-olio garratzarekin marinatu.

Sagar errearentzat:

  • Zuritu sagarra, bihotza kendu eta moztu 3 mm xaflatan.
  • Gorritu sagar xaflak zartagin batean oliba olioarekin. Gorrituta daudenean gehitu azukre goilarakada bat eta 2-3 ur goilarakada. Egosi eta hozten utzi.

Glaseatutako sagarrentzat

Ozpin-olio garrantzarentzat:

  • Nahastatu limoi zukua eta laranja zukua (neurri berean) + limoi eta laranja erdi baten mami xehetua + laranja eta limoiaren azal birrindua + olioa + gatza.
  • Erabili ozpin olio kantitate erdia hegaluzea marinatzeko, eta bestea, platera apaintzeko.

Oliba beltza olioarentzat:

  • Txikitu oliba beltzak eta sikatu estufan edo labean 80ºC-tara.
  • Hozten utzi eta txikitu berriro thermomixean, hautsa lortu arte.
  • Gehitu ekilore olioa.

Barazki bouquetarentzat:

  • Prestatu berroak, estragoia, rukula eta soja kimuak.

Bouquetaren ozpin-olioarentzat

MUNTAIA

  • Ondu hegaluzea gatza + piperbeltz beltzarekin. Erre plantxan erdi-egina egon arte.
  • Margoztu platera (brotxa batekin) oliba-beltz olioarekin.
  • Plateratu: alde batean sagar erre xaflak, gainean hegaluze errea, eta ondoan, ondu bouquet-a ozpin-olioarekin.
  • Zikindu platera ozpin-olio garratzarekin.
  • Apaindu txinatar laranjarekin (kumquat) eta sagar glaseatuekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 18.25 g
Gantz azido aseak 6.98 g
Gantz azido monoasegabeak 30.81 g
Gantz azido poliasegabeak 10.3 g
Kolesterola 38.2 mg
Kaltzioa 2386.38 mg
Burdina 66.75 mg
Zinka 9.18 mg
A bitamina 540.77 ug
C bitamina 154.22 g
Azido folikoa 71.9 ug
Gatza (Sodioa) 819.95 mg
Azukreak 31.05 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.