Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak
glutena
glutena

Zekale-irina zekale aleak (Secale cereale L.) ehotzean lortzen da.

Irin honek zapore mikatz berezi bat ematen die ogiei, eta saldak, haragi-bolak eta bestelakoak prestatzeko ere erabiltzen da.

Almidoi mota berezi bat du: pentosanoak. Pentosanoak polisakarido mota bat dira, eta oreari likatasun handia ematen diote. Uretan disolbagarriak diren propietate batzuk, eta disolbaezinak diren beste batzuk dituelako gertatzen da hori. Horrela, gel moduko bat sortzen da ur eta irinezko orean.

Irinaren propietate horiek ezaugarri bereziak ematen dizkiote zekale-ogiari. Ogi horrek beste ogiek baino denbora gehiago irauten du (hezetasun gehiago gordetzen duelako), mamia desberdina du, eta hartzidura-denboraren arabera, gari-ogia baino handiagoa izan daiteke.

Zekale-irinak gari-irinak baino gluten gutxiago dauka.

Nutrizio-informazioa (0.1 kg)
Azukreak 0.0 g
Gatza (Sodioa) 0.0 mg
Azido folikoa 70.0 ug
C bitamina 0.0 g
A bitamina 0.0 ug
Zinka 3.0 mg
Burdina 2.6 mg
Kaltzioa 27.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 0.85 g
Gantz azido monoasegabeak 0.2 g
Gantz azido aseak 0.24 g
Zuntza 15.0 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Errezetak