Txitxirioak
Txitxirioa, izen bereko landarearen (Cicer arietinum) hazia da; belarkien familiakoa da landare hori. Bere fruitua aurrautza-itxurako leka bat da, barruan hazi bat edo bi (txitxirioak) dituena.
Beren kokapen geografikoaren arabera, hiru txitxirio-barietate nagusi daude. Mediterraneo aldean edo Eurasian txikiagoak dira, eta hainbat koloretakoak. Horien artean gehien lantzen direnak "deshi" motakoak dira, tamaina txiki eta kolore hori edo beltzekoak; "kabul" edo "kabuli" motakoak, tamaina ertainetik handirakoak eta kolore argikoak, eta "gubali" motakoak, tamaina txikikoak, lisoak eta kolore argikoak hauek ere. Gaur egun, munduko produkzio guztiaren % 90 Indian eta Pakistanen egiten da, baina nahiko garrantzitsuak dira Ekialdeko beste hainbat herrialdetan ere, adibidez, Libanon, Turkian, Sirian, Iranen, Bangladeshen eta Nepalen; eta gero baita Kolonbian, Argentinan eta Txilen ere.
Espainian bost barietate handi daude. Gaztelako garbantzua, tamaina ertain-handikoa, biribila eta kolore horixka berezia duena. Bera da Estatuan gehien kontsumitzen dena. Beste barietate bat, txitxirio zuri esnekara da; itxura lodi eta luzanga du, oso ildo markatuekin, eta kolore zuri-horixka. Batez ere Andaluzian eta Extremaduran lantzen da. Duen kalitate bikainarengatik, bera da kontsumitzaileek gehien estimatzen dutena. Andaluziako txitxirio zaintsua ere oso lodia eta luzanga da. Besteak baino zapore handi eta sendoagoa du, eta Granadan lantzen da funtsean. Probintzia horretan lantzen duten "chamad" txitxirioa ere, Gaztelakoa bertakoarekin gurutzatzetik lortutako hibridoa alegia. Eta azkenik, Pedrosilla-ko txitxirioa daukagu, txikia eta ia biribila. Andaluzian, Gaztela eta Leonen eta Gaztela-Mantxan lantzen da.
Txitxirioaren osagai nagusia karbono-hidratoak dira, eta horietan ugariena, almidoia. Proteina-ekarpen handikoa da, baina mantenugai honetan ez da nabarmentzen gainerako lekale lehorretatik. Gainera, proteina osatugabeak dira, metionina nahitaezko aminoazidoaren eskasiagatik. Lipidoetatik, berriz, beste lekaleek baino gehiago du, eta batez ere azido oleikoarengatik eta linoleikoarengatik gailentzen da, insaturatuak biak ere. Eta beste aldetik, berriz, zuntz-kopuru handia ekartzen du. Horregatik guztiagatik, txitxirioaren balio kalorikoa gainerako lekale lehorren batezbestekoa baino handiagoa da. Bitamina eta mineralei dagokienez, folato, tiamina edo B1 bitamina, kaltzio, fosforo, burdina, potasio eta magnesio eduki handiarengatik nabarmentzen da.
-
Plater mota
- Garagardoak
- Otartekoak eta andwichak
- Koktelak
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Gosariak eta brunch
- Hanburgesak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Azkenburukoa
- Ogia eta opilgintza
- Pizzak, enpanada
- Pintxoak
- Entsaladak
- Lekaleak
- Itsaskiena
- Pastak
- Gozokiak
- Arrautzak
- Enpanadak
- Gaztaiak
- Likore
- Harvard platerra
- Okelak
- Plater bakarra
- Arraina
- Zopak eta Kremak
- Berdurak eta barazkiak
- Arrozak
- Hegaztiak
- Aperitiboak eta kanapeak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Arabiar sukaldaritza
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza amerikarra
- Sukaldaritza mexikarra
- Entomofagia (intsektuak)
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Sukaldaritza asiarra
- Sukaldaritza frantsesa
- Sukaldaritza beganoa
- Sukaldaritza italiarra
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza europarra
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Sasoiko platerrak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak