Garbantzu-azak, patatekin, azenariorekin eta frijitukiarekin

90 min
Beganoentzat egokia
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Denboraldiko hilabeteak: Urtarrila, Otsaila, Iraila, Urria, Azaroa, Abendua
Alergenoak:
Gluten-aztarnak
Gluten-aztarnak
Elaborazioa
  • Jarri txitxirioak beratzen, gatzdun ur hotzetan, bezperatik.
  • Zuritu eta moztu patata laukitxoetan ; xehatu azenarioa  ilargi-erditan.
  • Garbitu aza, eta xehatu lauki txikitan.

ELABORAZIOA

  • Bete marmita behar den ur-kopuruarekin.
  • Borborka irakiten hasten denean, gehitu aurretik xukatu eta uretan garbitu ditugun txitxirioak. Irakinaldiak bizia eta etengabea izan beharko luke, txitxirioak egogortu ez ditzaten. Presioz egin daitezke ere bai eta horrela egosteko denbora murrizten da asko.
  • Batzuetan txitxirioak saretxo berezi batean sartzen dira, batzuek besteen kontra elkar joz apurtu ez daitezen.
  • Txitxirioak bigun egongo daudenean xukatu eta jarri gastronorm plaketan.
  • Behin txitxirioak samurtuta daudenean, jarri gatz- eta loditasun-puntuan.
  • Beste alde batetik, jarri beste marmita finko batean ur ugari irakiten, aza ingeles erara egosteko.
  • Egosi azenarioa eta patatak.
  • Jarri gastronorm plaketan aza, azenarioa eta patatak eta gehitu olioa eta baratxuriekin egindako frijitukia.

ZERBITZUA

  • Berotu txitxirioak eta barazkiak ,bakoitza bere aldetik. Eta ipini platerean modu berean.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 13.43 g
Gatza (Sodioa) 55.24 mg
Azido folikoa 390.81 ug
C bitamina 179.87 g
A bitamina 895.08 ug
Zinka 2.0 mg
Burdina 11.56 mg
Kaltzioa 291.26 mg
Kolesterola 0.13 mg
Gantz azido poliasegabeak 5.85 g
Gantz azido monoasegabeak 20.68 g
Gantz azido aseak 4.21 g
Zuntza 28.71 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.