45 min
Beganoentzat egokia
Plater mota: Pizzak, enpanada
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza beganoa
Kontserbatzeko teknika: Hotzetan gorde
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Pizza orea 1.25 kg
Orburu zatikatu izoztuak 0.375 kg
Kuiatxoa 0.3 kg
Piper gorria 0.15 kg
Alberjinia txikia 0.3 kg
Cherry tomatea 0.15 kg
Gatz fina 2.5 g
Semola-irina 0.1 kg
Tomate birrindua 0.25 kg
Oregano lehorra 2.5 g
Elaborazioa

Errezeta horretarako, honako elaborazio hauek egin behar dira:

  • Egin pizza-orea.
  • Deshidratatutako tomatea xukatu eta 1 cm-ko kubotan moztu.
  • Garbitu eta moztu tiratan piper gorria.
  • Garbitu eta moztu laurdenetan kuiatxoa eta alberjinia.
  • Tomate birrindua gatzez, olio birjina estraz eta oreganoz ondu.
  • Garbitu eta erdibitu Cherry tomateak.
  • Barrubetea prestatzeko:
    • Egosi lurrunetan orburuak 6-8 minutuz.
    • Salteatu piper gorria, alberjinia, kuiatxoa eta orburuak olio pixkatekin. Erreserbatu.
  • Luzatu orea arrabolarekin eta semolarekin, tamaina egokia izan arte. Pizza zanolli formadorea erabiltzen badugu, makina piztu, berotu eta pilotu indikatiboak itzali arte itxaron, eta 2 edo 4 segundo luzatuko dugu, masaren sendotasunaren arabera, 33 cm-ko diametroa izan behar baitu.
  • Saltseatu birrindutako tomatea gainzaletik banatuz eta jarri gainontzeko osagaiak era egokian.
  • Sartu pizza-labean 330 ºC-tan 3 minutuz. Atera parafinatutako papera duen plakara eta utzi hozten kartoizko kaxan sartu aurretik.
    Berehalako kontsumorako bada, utzi 3 minutu gehiago edo utzi orea gustura prestatu arte.

BEROTZEA

  • Berotu labea 250 ºC-tan.
  • Sartu pizza altuera ertainean jarritako labearen saretan, 4 edo 5 minutuz.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.24 g
Gantz azido aseak 4.27 g
Gantz azido monoasegabeak 11.95 g
Gantz azido poliasegabeak 8.78 g
Kolesterola 0.05 mg
Kaltzioa 123.63 mg
Burdina 5.98 mg
Zinka 15.96 mg
A bitamina 80.72 ug
C bitamina 45.17 g
Azido folikoa 123.01 ug
Gatza (Sodioa) 1889.59 mg
Azukreak 10.69 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.