Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa

Tomatea deshidratatzen da tomate onduak eguzkitan lehortuz.

Tomateak lehortzeko prozesua motela da eta horrek eragiten du tomateek barruko hezetasuna galtzea eta mermatzea. Ondorioz, haien hasierako pisuaren ehuneko laurogeita hamarra gal dezakete. Bolumena galtzen dutenez, zaporea biziagotzen da; horrenbestez, ongarri edo goarnizio ezinhobea dira okela edo entsalada duten plateretan jartzeko.

Eguzkitan lehortutako tomateak oso ezagunak dira mediterraner sukaldaritzan, famatuenetariko bat italiar sukaldaritza da (Apulia eskualdea), bertan ohikoa da etxeetako teilatuak eguzkitan lehortzen ari diren tomatez beteta ikustea. Tomate deshidratatua Espainiako ekialdeko zenbait lekuetako sukaldaritzan ere erabiltzen da.

Tomate mota hau denbora luzez kontserbatu daiteke egoera onean.

Nutrizio-informazioa (100.0 g)
Azukreak 15.7 g
Gatza (Sodioa) 660.0 mg
Azido folikoa 0.0 ug
C bitamina 39.2 g
A bitamina 0.0 ug
Zinka 2.0 mg
Burdina 9.1 mg
Kaltzioa 110.0 mg
Kolesterola 0.0 mg
Gantz azido poliasegabeak 1.1 g
Gantz azido monoasegabeak 0.5 g
Gantz azido aseak 1.89 g
Zuntza 5.8 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.