Txitxirio krema fiña txarri mutur eta txibiarekin

2 h 30 min
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Alergenoak:
glutena
glutena
esnea
esnea
moluskuak
moluskuak
soja
soja
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula gorria 0.2 kg
Azenarioak 0.05 kg
Gurina 0.05 kg
Txibia 0.4 kg
Perrexila 10.0 g
Cherry tomatea 0.02 kg
Azukrea 0.05 kg
Soja-saltsa 0.01 l
Ura 0.04 l
Jengibrea 1.0 g
Tipula gorria 0.05 kg
Ozpina 0.01 l
Mandarinak 0.1 kg
Sakura Mix kimuak 0.002 kg
Elaborazioa

Txitxirio kremarentzat:

  • Beratu txitxirioak.
  • Xukatu eta garbitu txitxirioak.
  • Egin txitxirio-eltzekaria.
  • Pasatu txitxirio-eltzekaria thermomix-etik erabat fina egin arte.
  • Gehitu gurina fintzeko.
  • Jarri gatz puntuan.

Txerri-muzturrentzat:

  • Garreztatu txerri-muzturrak eta kendu ileak.
  • Egosi muzturrak ontze-barazkiekin eta gatzarekin presiozko-eltze batean ordu betez.
  • Zabaldu aluminiozko paper xafla bat, eta gurineztatu.
  • Atera txerri-muzturra salsa berotik, xukatueta jarri aluminiozko paperaren gainean (txerriaren azala paperarekin bat eginez). Ondu gatza eta piperrautsarekin.
  • Bildu aluminiozko papera 4 cm-tako zilindro bat eratuz. Kiribildu paperaren puntak haragia trinkotzeko. Kiribildu zilindroa beste aluminiozko paper batean, trinkoago geratzeko.
  • Hoztu ordu batzuk.
  • Moztu 1 cm-tako xaflak.

Txopoa prestatzeko:

  • Garbitu txopoa eta banatu tentakuluak.
  • Zabaldu txopoaren hodia luzetara.
  • Ondu gatzarekin, oliba oliarekin, berakatzarekin eta perrexilarekin.
  • Jarri hutsean eta egosi 65ºC-tara 90 minutuz.
  • Hoztu berehala.
  • Atera boltsatik eta moztu txopoa 4 cm-tako xaflatan ore-ebakitzaile batekin.
  • Xehetu fin-fin txopoaren soberakinak eta tentakuluak.

Cherry tomate erreak tenperatura baxuan prestatzeko:

  • Zuritu tomateak. Egin almibar bat urarekin, azukrearekin, sojarekin eta jengibrearekin.
  • Tomateak infusionatu almibarrean, gutxienez ordubetez.
  • Bereizi tomateak almibarretik.
  • Almibarra murriztu eta tomateak almibar txiki horrekin bainatu.

Zallako kipula morea mandarina ozpinez ondua prestatzeko:

  • Moztu kipula julianan.
  • Hutsean ontziratu mandarina ozpinarekin.

Apainketentzat:

  • Aukeratu ziape germinatuak.

MUNTAIA

  • Gorritu koipeztatutako zartagin batean, bi xafka txerri-muztur eta bi xafla txopo anoako.
  • Salteatu tentakuluak eta txopoaren soberakin xehetuak.
  • Berotu txitxirioen krema.
  • Berotu cherry tomateak.
  • Plateratzea: jarri platearen erdian meta bat (txerri muzturrekin eta txopoarekin).
  • Jarri txitxirioen krema metaren inguruan.
  • Lagundu bi tomaterekin, tentakuluak eta salteatutako txopo soberakinekin.
  • Apaindu ozpinetan dagoen kipularekin eta ziape-germinatuekin metaren tontorra.

Oharrak:

  • "Zallako kipula" tipula moreagatik ordezkatu daiteke.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 8.72 g
Gantz azido aseak 5.27 g
Gantz azido monoasegabeak 5.82 g
Gantz azido poliasegabeak 1.79 g
Kolesterola 92.52 mg
Kaltzioa 194.64 mg
Burdina 6.64 mg
Zinka 1.38 mg
A bitamina 319.5 ug
C bitamina 31.17 g
Azido folikoa 135.65 ug
Gatza (Sodioa) 878.38 mg
Azukreak 16.9 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.