Baratxuri zuria mango-gnocchiekin eta txangurruarekin
Alergenoak:
Osagaiak 5 anoentzat
Anoak kalkulatu
Txangurrua
1.25 kg
Marcona arbendola
0.625 kg
Oliba-olio birjina estra
0.125 l
Ur minerala
0.625 l
Baratxuri-buruak
2.5 ud
Jerez-ozpina
0.038 l
Ekilore-olioa
0.188 l
Otarrainxka
0.125 kg
Laranjak
0.063 kg
Anis txinatarra
6.25 g
Moldeko ogia edo ingeles ogia
1.25 ud
Elaborazioa
Baratxuri zuriarentzat:
- Jarri bezperatik arbendolak uretan beratzen, eta sartu hozkailuan.
- Kendu kimua baratxuriari eta birrindu ogi-apurrarekin eta arbendol xukatuekin batera, eta beratzen edukitako ura gorde gerorako.
- Hori egin ondoren, bota jerez-ozpina zurrusta fin-fina eta oliba-olioa, emultsiona dadin.
- Erantsi beratzen eduki eta gero izoztutako ura, irabiatzeari utzi gabe.
- Jarri puntuan, eta gorde hozkailuan.
Txangurruarentzat:
- Txangurrua hilda badago, ingeles erara egosi, Irakinaldia berriz hasten denean, kilogramo bakoitzeko hamabost bat minutu irakiten utzi.
- Egosi ondoren, ur hotzetan eta izotzekin freskatu.
- Bizirik badago, ur epeletan egosi, edo bestela, hil egosi baino lehen, ahoan ozpina botaz.
- Bi kasuetan, hankak kendu ondoren izan ditzakeen zuloak, ogi-mamiarekin estaltzea gomendatzen da.
- Behin freskatuta, ireki haragia eta hezurrak bereiziz, eta saiatu hankak osorik ateratzen.
Mango-gnocchientzat:
- Zuritu mangoak, birrindu eta bahetu mamia.
- Disolbatu kuzu-a txakolinetan eta hori erantsi kilo erdi bat mango-mamiari.
- Aurreko nahastura su txikian irakinarazi, gomazko espatula batekin irabiatuz eta eragiteari utzi gabe, 10-15 minutu, gutxi gorabehera.
- Nahastura prest egongo da kazoaren paretetatik banatzen denean.
- Ondoren, sartu mahuka batean, eta joan gnocchiak ateratzen ur eta izotz-puskez betetako ontzi batean.
- Utzi gnocchiei gorpuzten eta, behin gorpuztuta, atera uretatik. Gorde hozkailuan plaka busti baten gainean.
Ganba-olioarentzat:
- Salteatu ganbak olio pixka batekin eta gehitu gatza.
- Ondoren bota ekilore-olioa, laranja-azalak eta anis txinatarra, eta utzi tenperatura epelean dagoen plantxaren gainean, olioak bere aroma har dezan.
- Iragazi eta gorde geroko.
MUNTAIA
- Bota baratxuri zuri pixka bat plater sakon batera.
- Ipini erdian txangurru-haragia, eta horren inguruan mango-gnocchiak.
- Bota gainetik ganba-olio zurrustatxo bat eta apaindu apoperrexil-hosto batekin.
- Zerbitzatu pitxerrean soberan gelditu zaigun baratxuri zuriarekin batera.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Energia
2262.24
kcal
Karbohidratoak
150.16
g
Proteinak
67.67
g
Koipeak
147.75
g
Zuntza
26.05
g
Gantz azido aseak
16.35
g
Gantz azido monoasegabeak
77.86
g
Gantz azido poliasegabeak
47.4
g
Kolesterola
134.3
mg
Kaltzioa
453.5
mg
Burdina
9.48
mg
Zinka
9.36
mg
A bitamina
12.05
ug
C bitamina
36.37
g
Azido folikoa
288.66
ug
Gatza (Sodioa)
1511.21
mg
Azukreak
23.45
g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Beharrezko errezetak
-
Plater mota
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Garagardoak
- Koktelak
- Pintxoak
- Itsaskiena
- Otartekoak eta andwichak
- Zopak eta Kremak
- Entsaladak
- Ogia eta opilgintza
- Okelak
- Gozokiak
- Azkenburukoa
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Pizzak, enpanada
- Gosariak eta brunch
- Hanburgesak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Pastak
- Lekaleak
- Hegaztiak
- Plater bakarra
- Arraina
- Arrozak
- Berdurak eta barazkiak
- Arrautzak
- Gaztaiak
- Enpanadak
- Likore
- Aperitiboak eta kanapeak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Sukaldaritza mexikarra
- Sukaldaritza europarra
- Arabiar sukaldaritza
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza amerikarra
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Entomofagia (intsektuak)
- Sukaldaritza asiarra
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza beganoa
- Sukaldaritza italiarra
- Sukaldaritza frantsesa
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Sasoiko platerrak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak