Oilasko txingarreztatua jardinera erara

3 h
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Oilaskoa 1.9 kg
Gatz fina 10.0 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.75 g
Tipula 0.15 kg
Tomate udarekara 0.05 kg
Azenarioak 0.025 kg
Ardo zuria 0.05 l
Irin ahula 0.024 kg
Patata 0.3 kg
Ilar izoztuak 0.1 kg
Azenarioak 0.15 kg
Lekak 0.1 kg
Tipula 0.04 kg
Azenarioak 0.02 kg
Porruen atal berdea 0.24 ud
Hegazti-karkasa 0.12 kg
Ura 0.6 l
Barazki-salda, hautsean 0.04 kg
Elaborazioa

Errezeta hau egiteko hurrengo elaborazioak beharrezkoak dira:

Jardinera hornidurarentzat:

  • Azenarioa zuritu eta dadotan moztu.
  • Lekak garbitu eta erronbotan moztu. Egosi ingeles erara.
  • Barrengorriak laurdenetan moztu. Salteatu.
  • Baratxuria moztu xerratan, tipula paisanan, azenarioa ilargi-erdi finetan eta udare-tomatea zati txikitan, ongailu barazkitarako.
  • Sueztitu ongailutarako barazkiak.
  • Bota gatza eta piperbeltzuria oilaskoari, eta gorritu labe bero-beroan 200 ºC, bularkiak gora begira dituela.
  • Gorrituta dagoenean nahasi sueztitutako barazkiekin, eta gehitu ardo zuria eta saltsa-hondoa, baina estali gabe. Eman buelta oilaskoari,labearen tenperatura jaitsi 180 ºC eta sartu berriro , eginda geratu arte.
  • Atera, hoztu eta anoatu lau zatitan.

Saltsa egiteko:

  • Pasatu barazkiak txinatar iragazkitik eta bota marmita ertain batean.
  • Barazkien gainetik, gehitu irina (40g/l), utzi sutan egiten eta bota zukua koipea kenduta, eta behar den hehazti-hondoa gehitu.
  • Utzi irakiten, pasatu irabiagailutik eta txinatar iragazkitik eta, jarri gatz-puntuan.
  • Bota saltsa eta berotu dena.
  • Hornigaia prestatzeko jarri barazkiak labeko plaka batean, gehitu margarina-dado batzuk eta sartu labean ondo berotu arte.
  • Atera labetik, eta bota gainetik patata frijituak.

MUNTAIA

  • Plateratu plater lau baten, oilaskoa saltseatu txingarreztatzeko saltsarekin eta barazkiak ondoan jarri.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 6.2 g
Gatza (Sodioa) 5558.71 mg
Azido folikoa 83.46 ug
C bitamina 28.69 g
A bitamina 537.47 ug
Zinka 3.28 mg
Burdina 4.88 mg
Kaltzioa 118.32 mg
Kolesterola 304.16 mg
Gantz azido poliasegabeak 16.01 g
Gantz azido monoasegabeak 17.05 g
Gantz azido aseak 10.83 g
Zuntza 5.25 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.