Indioilar-izter txingarreztatuak barazkiekin

90 min
Plater mota: Hegaztiak
Tenperatura: Beroa
Alergenoak
Glutena
Glutena
Sulfitoak
Sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula 0.15 kg
Azenarioa 0.025 kg
Tomate udarekara 0.05 kg
Piper berdea 0.025 kg
Ardo zuria 0.05 l
Patata 0.4 kg
Ilar izoztuak 0.15 kg
Azenarioa 0.15 kg
Leka 0.1 kg
Margarina 0.025 kg
Gatz fina 3.75 g
Tipula 0.033 kg
Azenarioa 0.017 kg
Porruen atal berdea 0.2 ud
Ura 0.5 l
Elaborazioa
  • Egin hegazti hondoa
  • Zatitu ongailutarako barazkiak: baratxuria xerratan, tipula paisana erara, azenarioa ilargi-erdi finetan, udare tomatea laurdenetan, eta piper berdea eraztun finetan, hauek ongarritarako barazkiak txingarreztatua egiteko izango dira.
  • Bota gatza eta piperbeltza izterrei eta gorritu labe oso beroan.
  • Izterrak kanpotik gorrituta daudenean sueztitutako barazkiak gehitu, baita ardo zuria eta egazti hondoa ere, baina estali gabe.
  • Eman buelta izterrei, labearen tenperatura jaitsi eta utzi egosten guztiz egin arte, haragiak hezurretik banandu egin behar du.
  • Txingarreztatuaren saltsa egiteko:
    • Atera izterrak barazkietatik.
    • Emaitza txinotik pasa zukuak eta barazkiak banantzeko.
    • Barazkiak sutan ipini ontzi batean eta irina gehitu (40g/l), egiten utzi.
    • Zukua eta hegazti hondoa bota kantitatea bete arte, baita tomatea ere kolorea emateko, utzi irakiten.
    • Turmixetik eta txinotik pasa.
    • Puntuan ipini.
  • Bota saltsa iztarren gainetik eta berotu dena elkarrekin.
  • Hornigaitarako barazkiak moztu: lekak erronbotan eta azenarioak 1 cm-ko dadotxotan eta patata 2 cm-ko dadotan.
  • Egosi ilarrak, azenarioa eta lekak ingeles erara edo lurrunetan.
  • Frijitu patatak.

PLPATERATZEA

  • Plateratu plater lau batean, gainetik saltseatuta eta hornigaitarako barazkiak ondoan jarrita.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 9.07 g
Gantz azido aseak 11.76 g
Gantz azido monoasegabeak 15.62 g
Gantz azido poliasegabeak 21.35 g
Kolesterola 221.85 mg
Kaltzioa 188.05 mg
Burdina 7.68 mg
Zinka 5.74 mg
A bitamina 638.45 ug
C bitamina 61.86 g
Azido folikoa 161.12 ug
Gatza (Sodioa) 651.4 mg
Azukreak 12.62 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.