Fideuá, txipiroi, muskuilu eta gambekin
60 min
Denboraldiko hilabeteak:
Urte osoa
Alergenoak:
Osagaiak 5 anoentzat
Anoak kalkulatu
Fideua
0.5 kg
Otarrainxka
0.1 kg
Muskuilu-alea, izoztua
0.1 kg
Txipiroi izoztuak
0.25 kg
Tomate udarekara
0.15 kg
Lukainka-piperra
1.0 ud
Tipula
0.2 kg
Azenarioak
0.05 kg
Baratxuri-buruak
2.5 ud
Esne-gaina
0.25 l
Oliba-olio
0.125 l
Elaborazioa
- Loditu gabeko amerikar saltsa bat egin, baratxuria, tipula, azenarioa, porrua eta azkenik tomatea, orden honetan sueztituaz.
- Gamben edo otarrainska txikien buruak salteatu eta gorritu, brandiarekin flameatu eta barazkiei gehitu. Beratutako piper txorizeroak edo ñorak ere bota eta guztia kozinatu 15 bat minutuz.
- Busti fumetagaz irakin 30 bat minutuz turmixetik pasatu eta iragazi.
- Baratxuri krema bat egin, horretarako baratxuriak zuritu eta kimua kendu ondoren ur irakitan beratu. Ondoren oliba oliotan konfitatu eta azkenik baratxuria oliotik atara eta esnegainetan egosi ondo bigunduta gelditu arte. Behin egosita baratxuria esnegainarekin turmixetik pasatu eta oliba olioarekin emultsionatu. Gatz puntuan ipini. Zapore leuna izan behar du.
- Paella edo rondoi baten salteatu txipiroi aroak, gero zuritutako gambak gehitu eta azkenik muskuiluak. Fideoak bota, salteatu guztia pare bat minutuz eta amerikarrarekin busti berehala irakinez. 6 bat minutuz kozinatu fideoa gogor xamar utziaz.
- Azkenik baratxuri krema nahi bestean nahastu (ez da zertan dena bota behar) eta dena gatz puntuan ipini.
- Fideua oraindik bero dagoela (65º edo gehiago) barketetan banatu eta abatidorean hotzitu 8 ºC azpitik 2 ordu baino lehen.
- Bein hotz dagoela, termosigilatu eta hotzgailuan gorde 0ºC eta 3ºC bitartean.
BIRBEROTZEA
- Kontsumitzeko produktuaren barne tenperatura gitxienik 65 ºC-tara heldu behar da.
- Barketa berberean berotu lurrunezko labean hezetasuna 100%-ekoa 93 ºC tan 30 minutuz.
- Banakako barketetan egin izanez gero mikrouhin labean egin daiteke 5 minutu potentziarik altuenean.
- Birberotzeko beste modu bat izan daiteke produktua barketatik atera eta sauté batetan sutan berotzea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Energia
991.04
kcal
Karbohidratoak
100.66
g
Proteinak
33.76
g
Koipeak
47.12
g
Zuntza
15.52
g
Gantz azido aseak
15.36
g
Gantz azido monoasegabeak
24.92
g
Gantz azido poliasegabeak
4.22
g
Kolesterola
157.93
mg
Kaltzioa
479.22
mg
Burdina
7.98
mg
Zinka
4.38
mg
A bitamina
557.04
ug
C bitamina
82.31
g
Azido folikoa
304.07
ug
Gatza (Sodioa)
224.38
mg
Azukreak
32.7
g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.
Beharrezko errezetak
-
Plater mota
- Garagardoak
- Lekaleak
- Otartekoak eta andwichak
- Pizzak, enpanada
- Koktelak
- Izozkiak eta Sorbeteak
- Pastak
- Azkenburukoa
- Okelak
- Gosariak eta brunch
- Hegaztiak
- Entsaladak
- Itsaskiena
- Ogia eta opilgintza
- Pintxoak
- Plater bakarra
- Hanburgesak
- Kafeak, txokolateak eta infusioak
- Zukuak, irabiatuak eta freskagarriak
- Gozokiak
- Zopak eta Kremak
- Arraina
- Arrozak
- Arrautzak
- Enpanadak
- Gaztaiak
- Likore
- Aperitiboak eta kanapeak
- Berdurak eta barazkiak
- Tenperatura
-
Sukaldaritza mota
- Sukaldaritza peruarra
- Arabiar sukaldaritza
- Bostgarren gama sukaldaritza
- Sukaldaritza amerikarra
- Sukaldaritza europarra
- Sukaldaritza mexikarra
- Entomofagia (intsektuak)
- Hego Amerikako sukaldaritza
- Glutenik gabeko sukaldaritza
- Sukaldaritza asiarra
- Euskal sukaldaritza
- Sukaldaritza italiarra
- Sukaldaritza beganoa
- Sukaldaritza frantsesa
- Osagarriak
- Kontserbatzeko teknika
- Sasoiko platerrak
-
- Arrainak
- Arrainen ebakerak
- Arrautzak eta eratorriak
- Barazkiak, frutak, tuberkuluak eta algak
- Barazkien ebakerak
- Belar usaintsuak
- Edariak
- Errailak
- Esnea, esne-gaina eta esnekiak
- Fruitu lehorrak
- Haragiak
- Haragien ebakerak
- Haragi-produktuak, gazituak, ontzutuak eta fianbreak
- Hegaztiak
- Intsektuak
- Itsaskiak
- Koipe jangarriak eta ozpinak
- Kontserbak, ozpinetakoak eta eskabetxeak
- Lekaleak
- Lumadun ehizakia
- Ongailuak, espezieak eta gehigarriak
- Pastak, arrozak, irinak eta eratorriak
- Pastelgintza- eta okintza-produktuak
- Perretxikoak
- Sukaldeko eta gozotegiko materiala
- Sukaldeko eta gozotegiko teknikak
- Ugaztun ehizakia
- zerbitzuko materiala
- Zerbitzuko teknikak
- Zerealak