Indaba zuriak odolostearekin

120 min
Plater mota: Lekaleak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
Gluten-aztarnak
Gluten-aztarnak
Elaborazioa
  • Jarri indabak beratzen ur hotzean bezperatik.
  • Zuritu, garbitu eta kraskatu patatak. Moztu azenarioa eta porrua ilargi-erdietan.
  • Zatitu saiheskiak eta urdai-gazitua dadoetan. Utzi txorizoa osorik.
  • Zuritu patatak eta kraskatu.
  • Jarri osagai guztiak egosten –hotzetik abiatuta– (espantsio bidez), patata eta odolostea izan ezik –egosketa denbora txikiagoa dutelako–. Irakin poliki-poliki eta etengabe, indaba apurtu ez dadin. 
  • Egin ontzeko bizkaitar saltsa bat eta gehitu indaben egosketari.
  • Indabak erabat egosi aurretik, gehitu patata kraskatuak.
  • Indaba samurtu denean, gehitu odolostea eta kuzinatzen utzi minutu batzuk.
  • Moztu txorizoa, odolostea eta jarri gatz puntuan.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 4.64 g
Gatza (Sodioa) 822.42 mg
Azido folikoa 21.73 ug
C bitamina 13.52 g
A bitamina 123.11 ug
Zinka 3.59 mg
Burdina 10.63 mg
Kaltzioa 145.33 mg
Kolesterola 36.26 mg
Gantz azido poliasegabeak 3.28 g
Gantz azido monoasegabeak 9.73 g
Gantz azido aseak 6.49 g
Zuntza 18.65 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.