Izokin muselinaz betetako Gyozak

50 min
Plater mota: Pintxoak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Sukaldaritza asiarra
Denboraldiko hilabeteak: Maiatza, Ekaina, Uztaila, Abuztua, Iraila
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
arrautzak
arrautzak
arraina
arraina
glutena
glutena
esnea
esnea
soja
soja
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Gyozak ore 0.02 kg
Izokina 0.05 kg
Otarrainxka 0.05 kg
Zuringoak 0.5 ud
Esne-gaina 0.025 l
Gatz fina 1.0 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.5 g
Ura 0.03 l
Fumeta 0.03 l
Maizcrem 0.002 kg
Aza 0.05 kg
Hirugiharra 0.02 kg
Errukula 10.0 g
Tipula 0.002 kg
Porruen atal berdea 0.02 ud
Perrexila 0.0 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.008 kg
Ura 0.03 l
Elaborazioa

Izokin muselinarako:

  • Izokina garbitu eta dadotan moztu.
  • Otarrainxkak zuritu.
  • Thermomix, irabiagailu edota motrailu baten laguntzaz izokina eta otarrainxkak birrindu pure arina lortu arte.
  • Arrautza zuringoa gehitu eta osotu.
  • Esnegaina gehitu, nahastu eta gatza eta piperbeltz zuriaz ondu.

Gyozentzako:

  • Luzatu olata bat esku-ahurraren gainean.
  • Olataren ertz osoa busti, goiko aldetik bakarrik.
  • Barrubetea oblearen erdian jarri.
  • Olata itxi gyoza forma emanez; goiko eta beheko erdiko zatiak elkartu, elkarren ondoan hiru toles txiki egin eta beren gainean, olataren behealdeko ezkerreko ertzarekin, goiko ertzera itsatsi eta eragiketa bera egin eskuineko aldearekin eta arku osoa itxi.

Hornidurarako:

  • Kale edo errukula orriak frijitu.

MUNTAIA

  • Itsasgaitz-zartagina olioztatu. Gyozen oina gorritu. 
  • Urarekin edo fumet hotzarekin eta arto-fekularekin bainu bat prestatu.
  • Bainu hori gorritutako gyozetara gehitu, cm 1/2ko likido-altuera estaliz gutxi gorabehera eta zartagina estali, gyozak lurrunetan egosi daitezen likidoa erabat lurrundu arte.
  • Beste zartagin batean baratxuria gorritu, hirugiharra gehitu, pixka bat sueztitu eta galdarraztutako aza gehitu.
  • Salteatu eta gatz-puntuan jarri.
  • Salteatuako azaren gainean gyozak plateratu.
  • Apaindu orri frijituekin.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 0.54 g
Gantz azido aseak 2.02 g
Gantz azido monoasegabeak 1.86 g
Gantz azido poliasegabeak 0.48 g
Kolesterola 22.37 mg
Kaltzioa 27.12 mg
Burdina 0.41 mg
Zinka 0.38 mg
A bitamina 22.47 ug
C bitamina 10.61 g
Azido folikoa 17.62 ug
Gatza (Sodioa) 140.53 mg
Azukreak 1.11 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.