Fideuá, txipiroi, muskuilu eta gambekin

60 min
Plater mota: Pastak, Itsaskiena
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Bostgarren gama sukaldaritza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
krustazeo
krustazeo
arraina
arraina
glutena
glutena
esnea
esnea
moluskuak
moluskuak
Arrautza-aztarnak
Arrautza-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Fideua 0.5 kg
Otarrainxka 0.1 kg
Muskuilu-alea, izoztua 0.1 kg
Txipiroi izoztuak 0.25 kg
Tomate udarekara 0.15 kg
Tipula 0.2 kg
Azenarioak 0.05 kg
Porrua 0.5 ud
Fumeta 1.25 l
Oliba-olio 0.125 l
Tipula 0.083 kg
Porruen atal berdea 0.833 ud
Perrexila 0.001 g
Arrain-hezurrak eta -buruak 0.333 kg
Ura 1.25 l
Elaborazioa
  • Loditu gabeko amerikar saltsa bat egin, baratxuria, tipula, azenarioa, porrua eta azkenik tomatea, orden honetan sueztituaz.
  • Gamben edo otarrainska txikien buruak salteatu eta gorritu, brandiarekin flameatu eta barazkiei gehitu. Beratutako piper txorizeroak edo ñorak ere bota eta guztia kozinatu 15 bat minutuz.
  • Busti fumetagaz irakin 30 bat minutuz turmixetik pasatu eta iragazi.
  • Baratxuri krema bat egin, horretarako baratxuriak zuritu eta kimua kendu ondoren ur irakitan beratu. Ondoren oliba oliotan konfitatu eta azkenik baratxuria oliotik atara eta esnegainetan egosi ondo bigunduta gelditu arte. Behin egosita baratxuria esnegainarekin turmixetik pasatu eta oliba olioarekin emultsionatu. Gatz puntuan ipini. Zapore leuna izan behar du.
  • Paella edo rondoi baten salteatu txipiroi aroak, gero zuritutako gambak gehitu eta azkenik muskuiluak. Fideoak bota, salteatu guztia pare bat minutuz eta amerikarrarekin busti berehala irakinez. 6 bat minutuz kozinatu fideoa gogor xamar utziaz.
  • Azkenik baratxuri krema nahi bestean nahastu (ez da zertan dena bota behar) eta dena gatz puntuan ipini.
  • Fideua oraindik bero dagoela (65º edo gehiago) barketetan banatu eta abatidorean hotzitu 8 ºC azpitik 2 ordu baino lehen.
  • Bein hotz dagoela, termosigilatu eta hotzgailuan gorde 0ºC eta 3ºC bitartean.

BIRBEROTZEA

  • Kontsumitzeko produktuaren barne tenperatura gitxienik 65 ºC-tara heldu behar da.
  • Barketa berberean berotu lurrunezko labean hezetasuna 100%-ekoa 93 ºC tan 30 minutuz.
  • Banakako barketetan egin izanez gero mikrouhin labean egin daiteke 5 minutu potentziarik altuenean.
  • Birberotzeko beste modu bat izan daiteke produktua barketatik atera eta sauté batetan sutan berotzea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 15.52 g
Gantz azido aseak 15.36 g
Gantz azido monoasegabeak 24.92 g
Gantz azido poliasegabeak 4.22 g
Kolesterola 157.93 mg
Kaltzioa 479.22 mg
Burdina 7.98 mg
Zinka 4.38 mg
A bitamina 557.04 ug
C bitamina 82.31 g
Azido folikoa 304.07 ug
Gatza (Sodioa) 224.38 mg
Azukreak 32.7 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.