Txahal hegal glasatua leka zukuarekin

19 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Bostgarren gama sukaldaritza
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
esnea
esnea
Apio-aztarnak
Apio-aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Oskoldun fruituen aztarnak
Sesamo-aztarnak
Sesamo-aztarnak
Ziape-aztarnak
Ziape-aztarnak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Piperbeltz ehoa 0.333 g
Gurina 0.033 kg
Lekak 0.167 kg
Baratxuri-buruak 0.667 ud
Patata-purea 1.667 ud
Gatz ezkatak 0.333 g
Porrua minia 0.033 kg
Patata 0.19 kg
Margarina 0.006 kg
Gatz fina 0.595 g
Piperbeltz zuria, ehoa 0.952 g
Elaborazioa

Txahal hegalerako:

  • Hegalaren kanpoko gantzak kendu eta 70 gramotako zati karratuetan moztu anoak.
  • Hegalen anoak hutsunean ontziratzu gatza eta piperhauts beltz puxka batekin. Ondoren Ronnerean 18 orduz eta 72 ºC-tan egosi hegalen atalak.
  • Egosketa behin eginda ordu laurden baten bitartean utzi epeltzen poltsan sortutako zukuak jalkitzeko. Horren ostean abatidorera eraman atalak hotzitu arte.

Glaseatuaren saltsarako:

  • Haragi glace bat egin ondo ilun bat hiru laurdenetan txigiagotu ostean. Zuku hau harrotu su motelean dadotxoak egindako gurinarekin eta zaporez zuzendu.

Lekeen zukurako:

  • Lekak galdarreztatu  irakiten dagoen gatzadun ur eltze baten. Egosketa moztu ur izotzekin. lekek iragazai eta aurretiaz egindako berakatz errefrito bat gehitu. Azkenik, zuku-makina edo termomixetik pasa emaitza. Ateratako zukua txano fin batetik pasatu, gatzaz ondu eta erreserbatu.

Honidurarako:

  • Patata-purea egin.
  • Patatak behin xukatuta berakatz errefrito bat gehitu eta termomix edo irabiagailu batetik pasatu. Gatz puntua eman emaitzari.

MUNTAIA 

  • Lehenengo eta behin haragi-poltsa tenperatura onera ekarri Ronnerean 10 minutu inguru.
  • Poltsatik atera okela eta urtutako zukuak berreskuratu glaseatuarako. Bitartean, hezurrak eta kartilagoak kendu haragiari, eduki ezkero.
  • Ez itsasteko zartagin baten markatu  haragia eta hori behin eginda okela zuakuarekin joan glasatzen pixkanaka.
  • Hegala plateratu eta gainean jarri gatz-ezkatak, edo erromero lore batzuk.
  • Leken zukua, irakin barik baina bero, zerbitzatzeko pitzar batean aurkeztu.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 1.57 g
Gantz azido aseak 4.42 g
Gantz azido monoasegabeak 6.4 g
Gantz azido poliasegabeak 1.4 g
Kolesterola 18.46 mg
Kaltzioa 32.54 mg
Burdina 2.38 mg
Zinka 2.35 mg
A bitamina 88.26 ug
C bitamina 13.87 g
Azido folikoa 27.38 ug
Gatza (Sodioa) 187.37 mg
Azukreak 1.74 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.