Txitxirio krema fiña txerri mutur eta txopoarekin

2 h 30 min
Plater mota: Itsaskiena, Okelak
Tenperatura: Beroa
Sukaldaritza mota: Euskal sukaldaritza
Alergenoak:
glutena
glutena
esnea
esnea
moluskuak
moluskuak
soja
soja
sulfitoak
sulfitoak
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tipula gorria 0.25 kg
Azenarioak 0.05 kg
Gurina 0.05 kg
Txibia 0.4 kg
Perrexila 10.0 g
Cherry tomatea 0.04 kg
Azukrea 0.05 kg
Soja-saltsa 0.01 l
Ura 0.04 l
Jengibrea 1.0 g
Tipula gorria 0.05 kg
Ozpina 0.01 l
Mandarinak 0.1 kg
Sakura Mix kimuak 0.002 kg
Elaborazioa

Txitxirio kremarentzat:

  • Beratu txitxirioak.
  • Xukatu eta garbitu txitxirioak.
  • Egin txitxirio-eltzekaria.
  • Pasatu txitxirio-eltzekaria thermomix-etik erabat fina egin arte.
  • Gehitu gurina fintzeko.
  • Jarri gatz puntuan.

Txerri-muzturrentzat:

  • Garreztatu txerri-muzturrak eta kendu ileak.
  • Egosi muzturrak ontze-barazkiekin eta gatzarekin presiozko-eltze batean ordu betez.
  • Zabaldu aluminiozko paper xafla bat, eta gurineztatu.
  • Atera txerri-muzturra salsa berotik, xukatueta jarri aluminiozko paperaren gainean (txerriaren azala paperarekin bat eginez). Ondu gatza eta piperrautsarekin.
  • Bildu aluminiozko papera 4 cm-tako zilindro bat eratuz. Kiribildu paperaren puntak haragia trinkotzeko. Kiribildu zilindroa beste aluminiozko paper batean, trinkoago geratzeko.
  • Hoztu ordu batzuk.
  • Moztu 1 cm-tako xaflak.

Txopoa prestatzeko:

  • Garbitu txopoa eta banatu tentakuluak.
  • Zabaldu txopoaren hodia luzetara.
  • Ondu gatzarekin, oliba oliarekin, berakatzarekin eta perrexilarekin.
  • Jarri hutsean eta egosi 65ºC-tara 90 minutuz.
  • Hoztu berehala.
  • Atera boltsatik eta moztu txopoa 4 cm-tako xaflatan ore-ebakitzaile batekin.
  • Xehetu fin-fin txopoaren soberakinak eta tentakuluak.

Cherry tomate erreak tenperatura baxuan prestatzeko:

  • Zuritu tomateak. Egin urazukrea ura + azukrea + soja + jenjibrearekin.
  • Infusionatu tomateak urazukrean (ordu erdi gutxienez).
  • Atera tomateak almibarretik eta sartu labean 85ºC-tara (berotasun sikuan) ordu betez (tomatea bigundu arte). Busti tomateak urazukrearekin prozesuan zehar.
  • Murriztu urazukrea tomatea labean dagoen bitartean.

Zallako kipula morea mandarina ozpinez ondua prestatzeko:

  • Moztu kipula julianan.
  • Hutsean ontziratu mandarina ozpinarekin.

Apainketentzat:

  • Aukeratu ziape germinatuak.

MUNTAIA 

  • Gorritu koipeztatutako zartagin batean, bi xafka txerri-muztur eta bi xafla txopo anoako.
  • Salteatu tentakuluak eta txopoaren soberakin xehetuak.
  • Berotu txitxirioen krema.
  • Berotu cherry tomateak.
  • Plateratzea: jarri platearen erdian meta bat (txerri muzturrekin eta txopoarekin).
  • Jarri txitxirioen krema metaren inguruan.
  • Lagundu bi tomaterekin, tentakuluak eta salteatutako txopo soberakinekin.
  • Apaindu ozpinetan dagoen kipularekin eta ziape-germinatuekin metaren tontorra.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Azukreak 18.75 g
Gatza (Sodioa) 880.7 mg
Azido folikoa 245.79 ug
C bitamina 36.47 g
A bitamina 343.98 ug
Zinka 1.88 mg
Burdina 10.82 mg
Kaltzioa 292.42 mg
Kolesterola 92.52 mg
Gantz azido poliasegabeak 3.04 g
Gantz azido monoasegabeak 7.07 g
Gantz azido aseak 5.27 g
Zuntza 17.87 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.