Tripaki eta musturrak bizkaitar saltsan

4 h
Plater mota: Okelak
Tenperatura: Beroa
Denboraldiko hilabeteak: Urte osoa
Alergenoak:
glutena
glutena
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Tripakiak 0.45 kg
Txahal-muturrak 0.45 kg
Txorizo minezko korda iberikoa 0.1 kg
Kaiena 2.5 g
Ura 2.5 l
Hezurrak 0.75 kg
Tipula 0.25 kg
Azenarioak 0.125 kg
Porruen atal berdea 1.25 ud
Barazki-salda, hautsean 0.125 kg
Elaborazioa
  • Egosi tripaki eta muturrak ur, tipula, azenario, porru piperhauts ale batzuk eta gatzarekin, presiozko lapiko batean 45 minutuz edo bigun egon arte. Hotzitu lehen bait lehen egositako salda barruan baltzitu ez daitezen
  • Sasibizkaitar saltsa bat egin, nahi izanez gero tripakallo eta muturren egoste salda erabili daiteke.
  • Tripaki eta musturrak moztu 2x2 zentimetrotako laukitxoetan.
  • Oliba olio intenso apur baten baratxuria brunoisean frijitu gorritu gabe, kayena piper arotxoak geitu eta txorizo xaflak ere bai. Frijitu leunki dena eta koipetsuegi balego kendu soberatzen den koipea.
  • Tripaki eta muturrak nahastu aurreko frijitukiarekin, eragin eta bizkaitar saltsa bota. Irakin guztia 30 bat minutuz. Barketetan banatu, hotzitu ordu 2 baino lehen 8 ºC azpitik termoseilatu eta valvo-pack ipini. Labean pasteurizatu 80 ºC-tan ordu bete.
  • Hotzitu 8 ºC azpitik ordu bi baino lehen eta kontserbatu 3 ºC-tan.

BIRBEROTZEKO

  • Kontsumitzeko produktuaren barne tenperatura gitxienik 65 ºC-tara heldu behar da.
  • Barketa berberean berotu lurrunezko labean hezetasuna 100%-ekoa 93 ºC tan 30 minutuz.
  • Banakako barketetan egin izanez gero mikrouhin labean egin daiteke 5 minutu potentziarik altuenean.
  • Birberotzeko beste modu bat izan daiteke produktua barketatik atera eta sauté batetan sutan berotzea.
Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 23.88 g
Gantz azido aseak 12.31 g
Gantz azido monoasegabeak 10.91 g
Gantz azido poliasegabeak 3.47 g
Kolesterola 113.47 mg
Kaltzioa 608.64 mg
Burdina 12.13 mg
Zinka 4.73 mg
A bitamina 1064.3 ug
C bitamina 168.34 g
Azido folikoa 569.09 ug
Gatza (Sodioa) 20358.03 mg
Azukreak 56.48 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.