Hostore opilak: Croissanta, Napolitanak eta abar.

120 min
Vegetarian Begetarianoentzat egokia
Plater mota: Ogia eta opilgintza
Tenperatura: Giro-tenperatura
Alergenoak
arrautzak
arrautzak
esnea
esnea
glutena
glutena
soja
soja
Osagaiak 5 anoentzat
Osagaiak ano/unitate -arentzat
Indar irina 0.139 kg
Irin ahula 0.139 kg
Ura 0.111 l
Gatz fina 4.167 g
Okintzako hobetzailea 2.778 g
Legamia 13.889 g
Azukrea 0.044 kg
Arrautzak 0.833 ud
Esne-hautsa 11.111 g
Gurina 0.011 kg
Hostorea egiteko margarina 0.167 kg
Elaborazioa

Oraketa-denbora: 13´/15´

Orearen tenperatura: 25 ºC

1. Hartzidura, orea zatitu gabe:

2. Hartzidura, orea zatituta: 10´

3. Hartzidura, eratutako pieza: 1h 30´

Egosketa-denbora: 12´

Labearen tenperatura: 220 ºC

PRESTATZEA

  • Oratu dena batera ore fin eta elastikoa lortu arte.
  • Zatitu kiloko piezatan eta bolak egin.
  • Nahastu plastoi bakoitzean 300g margarina croissanta edo hostorea egiteko.
  • Eman hiru buelta simple. Buelten artean utzi 15´ jalkitzen.
  • Luzatu plastoia lodiera egokia lortu arte. 
  • Moztu croisantak egiteko arrabolarekin, kornalina edo ganibeta ere erabili daitezke. Ore zatiek triangelu-forma eta 135g inguru  izan behar dituzte.
  • Biribilkatu croissantak triangeluaren erpina biribilkiaren azpialdean utziz.
  • Jarri piezak labe-plaketan, separatuta, legamiatzen direnean batu ez daitezen.
  • Legamiatu croissanta ganberan 28ºC-tan eta %75eko hezetasunarekin.
  • Egosi arrautzaz margoztuta, lurrunik gabe eta labe-tiroa zabalik.
  • Napolitanak egiteko 10/12 zm-ko lueera eta 5/6 zm-ko zabalera duten laukizuzenak egin behar dira. Ondoren,  labean erabiltzeko txokolatearekin bete behar ditugu.
  • Croissantak eta napolitanak, hozten direnean, frutgelarekin edo urazukre lodiarekin margozten dira diztira emateko.
  • Croissanta barrubetetzeko bada ez da margoztu behar.

 

Nutrizio-informazioa (1 anoa)
Zuntza 2.68 g
Gantz azido aseak 8.82 g
Gantz azido monoasegabeak 8.21 g
Gantz azido poliasegabeak 13.08 g
Kolesterola 84.39 mg
Kaltzioa 39.85 mg
Burdina 1.11 mg
Zinka 0.75 mg
A bitamina 43.52 ug
C bitamina 0.12 g
Azido folikoa 61.42 ug
Gatza (Sodioa) 620.53 mg
Azukreak 9.63 g
Datuek orientatzeko balio dute eta ez dira osasun-helburuekin erabili behar.Webgunearen arduradunek ez dute inolako erantzukizunik onartzen.